Lr, 2012 - urtarrila - 28
   
Testu tamaina
Saioa hasi
image image image image
Eskola euskaldun propioaren beharra aldarrikatuko du EHEk otsailaren 3an Osteguna, 2012(e)ko urtarrila(r)en 26-(e)an 11:53etan Euskaraz bizi nahi dugulako, eskola euskaldun eta burujabea! Hori izanen da Iruñerriko EHEk plazaratuko duen aldarria otsailaren 3an. Izan ere, euskararen normalizazio bidean eskolak euskalduntzea lehentasunezko jotzen baitu eragile euskaltzaleak. Elkarretaratzea UPNren egoitzaren aurrean izanen da, 19:00etan. Gaur goizean agerraldia egin du EHEk Nafarroako Hezkuntza Departamenduaren aitzinean, eta protestari babesa eman diote AEK, Ikasle Abertzaleak eta Sortzen Ikasbatuaz eragileek. Bestalde, Iruñerriko auzo eta herrietan hamaika atxikimendu jaso ditu eskola euskaldunaren aldeko manifestuak.
Euskaraz Bizi Eguna aurkeztu du EHEk Asteartea, 2012(e)ko urtarrila(r)en 24-(e)an 12:32etan Donostiara joan eta Euskaraz Bizi Egunean parte hartzeko deia luzatu die EHEk herritarrei. Ehunka lagunentzako herri-bazkaria eta gaueko kontzertuak egun honetako egitarau zabalaren ikur nagusiak badira ere, aurten 'Euskalduna naiz eta harro nago!' lelopean egingo den Nazio Manifestazioak protagonismo berezia izango du. Eragile euskaltzaleak esan duenez, "Euskal Herri euskaldunaren bidean urrats bat gehiago eman eta euskaraz bizi den herriaren erakusleiho izan nahi du Donostian egingo dugun Euskaraz Bizi Egunak. Jaia eta aldarrikapena uztartuz, euskaltzale andana batu nahi dugu martxoaren 17an".
Jasotako isunak arbuiatu eta hizkuntza paisaia eraldatzera deitu du EHEk Asteazkena, 2012(e)ko urtarrila(r)en 18-(e)an 17:56etan "Ezabatu eta euskaraz bizi" ekimenaren baitako ekintzengatik isunak jasotzen hasi dela salatu du EHEk Iruñean egindako agerraldian. Altsasuko EHEko bi kidek 6.300 euroko isunari egin beharko diote aurre foruzainei euskaraz zuzentzeagatik eta seinaleak ezabatzeagatik. Arrosadiako beste bi kidek 300 euroko isuna jaso dute ezabaketak egin izana leporatuta.
Txillardegi hil egin da Larunbata, 2012(e)ko urtarrila(r)en 14-(e)an 13:22etan Jose Luis Alvarez Enparantza Txillardegi, Euskal Herrian Euskarazeko sortzaileetako bat, zendu da gaur eguerdian. Euskalgintzari eta herri mugimenduari oro har egindako ekarpenak gizon handi egin zuten. Joan den urtean EHEk omenaldia egin zion, Euskal Herriari emandako guzia eskertzeko. Dolumina adierazi nahi diogu bere familia eta lagunei. Agur eta ohore!

Sartu komunitatera

Azken kideak

Iritzia

Gatazkaren konponbideaz asko hitz egiten ari gara egunotan. Gatazka armatuaz gehien, gutxixeago gatazka politikoaz. Gatazka armatuak sortutako biktimez asko. Baina entzun duzu ezer gatazka politikoak euskarari, euskaldunari eta herri euskaldunari eman eta kendu dionaz? Ez da inondik inora lan erreza. Gure herriaren zutabe nagusi den hizkuntza ez da ageri gatazkaren epizentroan. Hain gaude minorizatu eta asimilatuak askoz koherenteago iruditzen zaigula gatazka lurraldetasun terminoetan kokatzea, identitate, nortasun terminoetan kokatzea baino. Lehendabizi abertzale gara eta gero agian euskaldun. Ez al du kontu honek autokritika pixka bat eskatzen? Nora goaz bide honetatik?

Irakurri osorik

Login Form