• 17
    AZA
    Azaroaren 19an, larunbat honetan, auzo batzarra deitu dute Errotxapeako EHEko kideek goizeko 10:00etan. Karbonillan burutuko dute saioa.
    Auzo batzarra deitu dute Errotxapean larunbaterako

    Euskal Herrian Euskarazen egiten ari garen Izan, Egin, Eragin barne-gogoetan parte hartzera gonbidatu nahi dituzte auzokideak. Gogoetaren helburua Euskal Herriaren berreuskalduntze-prozesuak datozen urteetan izan beharreko helburu eta ezaugarriak zehaztea, eta, horiek erdiesten laguntzeko, EHEk izan beharreko izaera eta jorratu beharreko ildoa adostea da besteak beste.

    Azken hilabeteetan landutako idazkia aurkeztu eta ekarpenak egiteko parada edukiko dute parte hartzaileek. Auzoko EHEko plangintza eta asmoak ere azaleratuko dituzte. Gogoratu behar da Iruñeako auzo honetan "Osasun etxeak eta biok euskaraz" dinamika herritarrarekin hainbat euskaltzale aktibatu direla eta aurrerantzean ere beraien eskubideen alde lanean jarraitzeko asmoa erakutsi dutela.