As, 2010 - iraila - 07
   
Testu tamaina
Saioa hasi
image image image image
Hizkuntza-eskubideen urraketen aurrean kezka agertu dio Behatokiak EAEko Arartekoari Asteartea, 2010(e)ko uztaila(r)en 13-(e)an 13:30etan    
Garbiñe Petriati Ijurra zuzendaria urteko txostenaren aurkezpenekin jarraituz, EAEko Ararteko Iñigo Lamarcarekin bildu da Gasteizen. “Behatokiak argitaratzen duen Urteko txostena herritarrek helarazitako bizipenen bidez osatutako hizkuntza-eskubideen egoeraren erradiografia erreala dela kontuan harturik, eskubideen defentsan lan egiten duten erakundeek ere kontuan hartu behar dutelakoan gaude” azaldu du Petriatik
Osakidetzako euskara batzordea ez da bildu ere egin Asteartea, 2010(e)ko uztaila(r)en 13-(e)an 12:58etan   Hiru urtez bildu gabe egon ostean, porrot egin du Osakidetzako mahai sektorialeko euskara batzordea berriz biltzeko saiakerak. Ordua eta lekua jarrita zeuden, partaide batzuk ere bertan ziren, baina bilera ez zen hasi ere egin arduradun politikoek hitzorduari muzin egin ziotelako eta bat-bateko itzulpengintza zerbitzurik ez zelako bermatu. Bilera aurrera eramateko gutxieneko baldintzarik ez zela argudiatuta, batzordeko sindikatu guztiek bilera bertan behera uztea erabaki zuten. Azken urteotan Osakidetzan ematen ari diren euskaldunon aurkako jarrera mespretxatzaileen artean beste bat baino ez da izan azken hau
Laudiok hartu du Araba Euskaraz 40. urtemugan Asteartea, 2010(e)ko uztaila(r)en 13-(e)an 12:36etan   Agurainen izan zen duela hile eskas 2010eko Araba Euskaraz jaialdia, eta aurkeztu dute jada 2011koa. Laudio Ikastolak hartuko ditu bere gain Arabako Ikastolen aldeko jaiaren prestakuntza lanak, eta Laudion bertan ospatuko dute jaia laugarrenez, hitzorduaren 40. urtemugarekin batera. Leloa, sinplea bezain indartsua da, Bagare, eta 40 urte luzez egindako ibilbideari erantzuten dio. Egunean bertan, datorren urteko ekainaren 19an hain zuzen ere, duela lau hamarkada bidea hasi zutenak omenduko dituzte; izan ere, "izan zirelako" bagare.
Kontseiluak eta Konfederazioak ezabaketa-ekimena egin dute Osteguna, 2010(e)ko uztaila(r)en 08-(e)an 13:54etan   Iragan astean prentsa agerraldia egin zuten Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluak eta bertako kide den Euskal Konfederazioak. Bertan, frantses Parlamentuan diputatuak lantzen ari diren hizkuntza arloko lege-proposamenean elkarteen hitza aintzat har dezaten galdegin eta aipatu arloan eman diren "atzeranzko urratsak" arbuiatu zituzten. Horien adibide gisara aipatu zituzten azkenaldian frantses hutsean jartzen hasi diren bide-seinaleak. Asteon aldiz, hitzetatik ekintzetara pasatu eta Ametzondoko itzulgunean bide-seinale berria ezabatu dute.  

Iritzia

"Flandria eredu". Joxe Manuel Odriozola, Euskara Iraksalea

 Flandriak bere buruaren jabe izan nahi du. Zergatik ote? Batez ere bere nazio-hizkuntza daukalako eta hizkuntza horrek mugatzen duen nazio-kultura bat daukalako eta nazio-kultura horrek nazio politikoa edo estatu burujabea eskatzen duelako gaurko munduan. Nazio burujabez egituratutako munduan, hain zuzen.

 

Azken iritziak

30 urtez... Euskal Herrian Euskaraz


"Euskararik gabe, Euskal Herririk ez”

Euskal Herrian Euskaraz elkartea 1979. urteko azaroaren 4an aurkeztu genuen jendaurrean. Durangoko Azoka aukeratu genuen lehen agerpena egiteko eta “Euskararik gabe, Euskal Herririk” ez lelopean ekin genion bideari. Egun hartan, euskaldunok osatzen dugun komunitatea eta lurraldea aintzat harturik, egun oraindik gure helburu izaten jarraitzen duena plazaratu genuen: Euskal Herri euskalduna erdiestea; eta horretarako izaera erreibindikatzailea eta borrokatzailea izango genuela adostu genuen.

Gure sortze agirian jaso genituen Euskal Herrian Euskaraz gaurdaino jantzi duten printzipioak:
  • EHEren izaera berezia, errebindikatzailea eta borrokalaria izango da, eta beraz, ez da mugituko kulturaren edo teknikaren munduan.

  • Errebindikapen eta salaketa hori ekintza praktikoetan azalduko da.
  • EHE autonomoa izango da edozein partidu politikorekiko, eta alderdi politikoetako buruzagi-karguak dituztenak, dena dela, ez dira eragilearen zuzendaritzan egongo.
  • EHEko partaideek, norberaren egoeran eta partiduetan, euskararen marjinazioa salatzeko borroka gogorra egingo dute, diglosia “protesta”ren bitartez gaindituz.

     
 

Sartu komunitatera

Azken kideak

Iritzia

Euskaltzaleen diskurtsoetan geroz eta gehiago ari da azaltzen euskara nagusi edota hegemoniko izango duten guneak zaindu eta berriak sortu beharra. Ez da kontu berria baina azken garaiotan garrantzi gehiegirik eman ez zaionez bada nobedadea. Euskal Herrian Euskaraz-en ere antzerako ondorioak atera genituen iazko kurtsoan. Euskal herritarren hizkuntza eskubideak aldarrikatzen jarraitu behar genuela dudarik gabe, baina euskaraz bizi diren guneak zaintzeari eta berriak sortzeari garrantzi berezia eman behar geniola aurrerantzean.

 

 
Berandu baino lehen, Donostiako Zinemaldia eta zinema, oro har, euskalduna izango da. Horren zalantzarik ez izan. Bitartean, hemen gabiltza zerbait txukuna egin nahi eta asmatu ezinik. Edo aurrera egin ezinik.  Zinemaldia garai polita da zinema gustatzen zaionarentzako eta filmak ikusteko aukera duenarentzako. Zinefiloak gozatu egiten du egun horietan. Batek baino gehiagok berariaz egun horietan jai hartzen du. Askok bonoak erosten ditu horrela merkeago delako; dena den, urtean zehar ohiko sarrera baino garestiagoa ez da. Ondo dago Zinemaldia. Gauza polit asko konta genitzake Zinemaldiaren karietara. Baina, nola sentitzen da euskaraz bizi nahi duen herritarra? Bermatua al du honek bere eskubidea?