• 21
    API
    Euskaraz Bizitzera Goaz eguna Gasteizen

    "Euskaraz bizitzera goaz!" eguna ospatuko du EHEk Gasteizen, euskalgintzako hainbat eragilerekin batera. Ekitaldi nagusia manifestazioa izanen da, 19:00etan. Dena den, egun osoko egitaraua prestatu dute 11:00etatik hasita. Bertsoak, eragileen txokoak, mintzodromoa eta hamaika ekimen eginen dira Gasteizko hirigunean, eta, batez ere, Foru plazan.

    Egitaraua:

    Goizean:

    Erdialdean
    11:30 – 13:30. Foru, Probintzi eta Brullerias plazetatik abiatuta kale animazioa

    Kalejira: Trikitixa eskola
    Dantzajira: Algara taldea
    Kantujira: Gasteiz Kantuz

    Foru Plazan
    11:30etatik aurrera

    Nesken pala partida:
    Oihane Anda-Ane Ibañez/Ane Etxebarria-Ane Isasmendi

    Bertso- esku pilota:
    Andoni Mendinueta-Urko Lekue/Unai Albarado-Josu  Iruarrizaga

    13:30ean
    Euska Dantzak: Algara dantza taldearen ikuskizun berezia

    Eta bitartean...

    Karpa handian tragoska eta mokaua...
    Haurrentzako txokoa,
    Eragileon jardueren argazki erakusketa,
    Eragileen txokoa: Berriaren ziztadak, mintzalaguna, GEU-ren egitasmo komunikatiboa

    Arratsaldean:

    Foru Plazan
    16:30 – 18:45.

    Bakarrizketak:
    Aitor Txarterina eta Barry Manley
    Mintzodromoa

    Andra Mari Zurian
    19:00, Manifestazioa: euskaraz bizitzera goaz!

    Gauean:

    Gaztetxean
    21:00etatik aurrera Jaia:
    Sharon Stoner-en ”13 taupada” diskaren aurkezpena