VII. Mintza Eguna ospatuko da Santurtzin (Bizkaia). Euskal Herriko berbalagun, mintzalagun eta mintzakide programetan parte hartzen duten lagunak biltzeko besta izanen da. Antolatzaileek aipatu dutenez Gurasolagun egitasmoaren arrakasta kontuan hartu dute egitaraua prestatzerako tenorean, eta haurrendako ekimenak ere izanen dira.
Egitaraua:
11:00 Harrera eta hamaiketakoa, portuan
12:00 Bisita gidatua / Ume eta gurasolagunentzat jolasak
13:30 Kalejira poteoa
14:30 Bazkaria Gernika Parkean
16:30 Sari banaketa
17:00 Erromeria “Aldatz” taldearekin
20:00 Kantu-triki-poteoa ... eta sorpresa gehiago!
Guk eskola euskalduna!
Euskaraz bizi sarean