Arabako Mintza Eguna ospatuko da Murgian, mintzapraktika egitasmoetan dabiltzan ehunka arabarrei, baita ez dabiltzaneei ere, euskaraz elkar ezagutzeko eta elkarrekin eta euskaraz ondo pasatzeko aukera eskaintzeko.
Egitaraua:
10:30: ONGI ETORRIA Zuia Kuadrillako Kultur taldeak
11.00: IBILBIDE GIDATUA Zuia eta Euskal Herriko mitologia
12:00: MINTZA PROBAK “ Berba-pasa” + “Esaera zaharrak” + “Palindromoak “
14:00 : KANTU JIRA “ Ireki bihotzak MINTZALAGUNentzako “
14:30 : HERRI BAZKARIA ( 20 €, tiketak eskatu mintzalagunaren koordinatzaileei, urriaren 16 baino lehen)
16:30: BERTSO-ANTZERKI-KANTU SAIOTXOAK
17:30: DANTZALDIA “Azido Folkloriko” taldearekin
20:00: KONTZERTUA GAZTELEKUAN “Maldan behera “ eta “Garraxika” taldeekin.
Bazkarian , “Mintza probak” txapelketan eta “Bertso-antzerki-kantu” saioetan parte hartzeko, izena eman beharko da aldez aurretik, eta hori herrietako MINTZALAGUNA egitasmoen koordinatzaileen bitartez egin daiteke.
Guk eskola euskalduna!
Euskaraz bizi sarean