• 05
    ABE

    Azaroaren 23an "Ezabatu eta euskaraz bizi" ekimena egin zuten Altsasun (Nafarroa). 30 lagun bildu ziren ezabaketa-kalejiran parte hartzeko asmoz. Euskaldunok bigarren mailako herritarrak izaten jarraitzen dugula salatu eta egunero bizi ditugun hizkuntza eskubide urraketak agerian utzi zituzten. Bideo emanaldia izan zen gero.

    Ezabaketa kalejirarekin herri osoan zehar hizkuntza eskubide urraketak gertatzen diren hainbat leku markatu zituzten: udaletxea, epaitegia, osasun etxea eta eskola. "Udaletxean ezinezkoa da tramite eta harreman guztiak euskaraz egitea, EHEko kideen aurkako epaiketak argi erakutsi du ezinezkoa dela gure hizkuntzan normaltasunez deklaratzea eta epaitegiko informazioa euskaraz jasotzea, osasun etxean medikuekin harremana espainolez izatera ohitu gara eta A eta B ereduek ez dute euskalduntzen", azaldu dute sakandarrek. Bukatzeko, euskaraz bizitzeko zailtasunak agerian uzten dituzten bideoak proiektatu zituzten eta euskararen ezagutzaren unibertsalizazioa eta hizkuntza politika burujabe baten beharra ere aldarrikatu zuten.

    Horma-irudia Agoitzen

    Bestalde, Agoitzen (Nafarroa) horma-irudia egin dute. Irudi ederra margotu dute karrikan, euskaraz bizitzeko hautua indartzeko asmoz. Euskaraz bizi! mezuarekin horma-irudi gehiago egin dira Euskal Herrian. Donibane Lohitzunen (Lapurdi), Atarrabian (Nafarroa), Iruñean eta Gasteizen kasu. Horma-irudiaren bideoa prestatu du Agoizko EHEk.

     

      • Ezabatuetaeuskarazbizi_Altsasu15
      • Ezabatuetaeuskarazbizi_Altsasu01
      • Ezabatuetaeuskarazbizi_Altsasu02
      • Ezabatuetaeuskarazbizi_Altsasu07
      • Ezabatuetaeuskarazbizi_Altsasu12
      • Ezabatuetaeuskarazbizi_Altsasu13
      • Ezabatuetaeuskarazbizi_Altsasu14
      • Ezabatuetaeuskarazbizi_Altsasu11
      • Ezabatuetaeuskarazbizi_Altsasu06
      • DSCF5085Ezabatuetaeuskarazbizi_Altsasu03
      • Ezabatuetaeuskarazbizi_Altsasu04
      • Ezabatuetaeuskarazbizi_Altsasu05
      • Ezabatuetaeuskarazbizi_Altsasu08
      • Ezabatuetaeuskarazbizi_Altsasu09
      • Ezabatuetaeuskarazbizi_Altsasu10

      Iruzkinak

      Egin zure iruzkina

      • Galdera: garrantzitsua! Erantzuna zenbakiz eman, mesedez
        Galdera hau spam-aren (eskatu gabeko mezuen) aurkakoa da. Robotak edo pertsonak bereizteko balio du. Eskerrik asko.