"Urte berri, asmo berri" ekimena antolatu du Etxarri-Aranazko EHEk. Ohitura txarrak erre eta konpromiso berriak hartuko dituzte euskaltzaleek.
Jaione Astibia Leitzan bizi da, Nafarroan. Herri euskaldunak babesteko beharraz mintzatzen da Kontseiluak prestaturiko bideo honetan. Hamaika arrazoi daude abenduaren 1ean Donostira hurbiltzeko.
Nekane Mitxelena euskalduna da, eta euskaraz ikasi zuen. Zoritxarrez, institutoa utzi eta Lanbide Heziketan euskaraz ikasteko aukerarik ez zuen ukan. Bere testigantza jaso du Kontseiluak. Oraindik ere hezkuntza sistema ez dago erabat euskaldundurik. Hamaika arrazoi daude abenduaren 1ean Donostira hurbiltzeko.
Larunbatean Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Euskararen Legearen 30. urtemuga izanen da. EHEko kide Unai Larreategik eragile euskaltzaleak egun horretarako antolatu dituen ekimenetan parte hartzera deitu ditu herritarrak
Eskolak ez zuen Ruben Sanchez euskaldundu, hamaika euskal herritar bezala. Bere kabuz ikasi behar izan zuen gure hizkuntza, horrek dakarren ahalegin guziarekin. Oraindik ere eskolak ez ditu euskal herritar guziak euskalduntzen. Hamaika arrazoi daude abenduaren 1ean Donostira hurbiltzeko.
'Ika-mizka' egitasmoa aurrera eramanen du Gaztezulok abenduaren 3an. Giroa berotzeko, euskarari buruz eta euskararen erabilerari buruz mintzatu da hainbat pertsona ezagunekin. Hemen dituzue bideoetako batzuk:
Iñigo Larrondok, hamaika euskal herritarrek bezala, ezin du euskaraz bizi. Bere haurra anbulatoriora daramanean ez dago euskaraz artatuko duen langilerik. Hamaika arrazoi daude abenduaren 1ean Donostira hurbiltzeko.
AEK eta EHEk antolatuta, Euskaraz Bizi eguna ospatu zuten irailaren 1ean Zarautzen (Gipuzkoa). Ekimen guziak biltzen dituen bideoa igo dute sarera orain.
Euskaraz bizi nahi dugu lelopean egingo den manifestazioa iragartzeko agerraldia egingo da urriaren 30ean Donostiako Miramar jauregian, arratsaldeko 18:00etan. Bertara hurbiltzeko deia luzatu die Kontseiluak herritarrei.
Euskaraz bizi! lema zabaltzeko asmoz horma irudia egin dute Donibane Lohitzuneko (Lapurdi) euskaltzaleek. Hemen duzue prozesu osoa:
Guk eskola euskalduna!
Euskaraz bizi sarean