Ezabaketa
Astean murgilduta ibili gara aste honetan zehar. Herriz herri, auzoz auzo,
hamaika ekimen eta hamaika ezabaketa burutu dira, lurralde osoan. Hizkuntza
eskubideen zapalkuntzaren adibideak agerian utzi eta hauek posible egiten
dituzten politikak salatzeari jo diote hainbat herritarrek
(EZABAKETA ASTEKO ARGAZKIAK ZUZENEAN IKUSI ETA TAMAINA HANDIAN DESKARGATU NAHI BADITUZUE, SAKATU ALBISTE BUKAERAKO GEHIGARRIAN EDO SARTU http://www.flickr.com/photos/euskalherrianeuskaraz/ WEB GUNE BERRIAN)
Izaera, mota eta helburu ezberdineko ekimenak burutu dira
aste osoan, nahiz eta ezabaketek duten nagusitasuna aste honetan zehar. Herritarrak
aldarrikapen hauen inguruan batzeko asmoz deialdi ezberdinak burutu dira;
txirrindula martxak, kalejirak ezabaketak burutuz, triki-poteoak,
elkarretaratzeak, esku orrien banatzea… eta hauek helburu garbi batekin zabaldu
dira: hizkuntza zapalkuntza burutzen diren guneak identifikatu eta salaketa
egiteko asmoz. Horrela, administrazio ezberdinak markatu dira herri eta auzo
ezberdinetan: udala, justizia, osasungintza, eskolak, merkatal guneak…

Iruñerrian, esaterako, TIL ereduko hainbat eskola
markaturik agertu dira, Txantreako eskola moduan. Lea Artibain, aldiz, ekimen
ezberdinak burutu dituzte aste honen karira; Ondarroan, txirrindula martxa
burutu zuten atzokoan herrian zehar eta Lekeition kalejira egin zuten
ezabaketak burutuz hankapaloez lagunduta. Gasteizen eta Altsasun ere,
ezabaketa-kalejirak burutu zituzten atzo iluntzean; Oiartzunen, aldiz,
aspaldian abiatua zuten Alcampo eta Carrefour merkatal gune erraldoien
markajearekin jarraitu zuten. “Euskaraz eta kitto!” zioten pegatinaz josi zituzten
gune hauek eta euskaraz erosteko duten eskubidea aldarrikatu zuten.
Gaurko egunarekin ere ekimen ezberdinak ematen ari dira;
batetik, ezabaketa-kalejira ezberdinak burutu dira Zornotzan, Durangon
(elektrotunaz lagunduta), Soraluzen eta Andoainen. Tolosaldean txirrindula-martxa
burutu nahi zen Tolosako Triangulo plazatik abiatuta Villabonaraino. Berau ezin
izan da burutu, izan ere, “Euskara ofiziala” zioten banderolak zeramatzaten
hiru txirrindulari identifikatuak izan dira Ertzaintzagatik Tolosatik irten
bezain laster; Ertzaintzak erdara hutsean zuzendu dira hauengana eta tira-bira
izan dute honen harira. 400 euroko isuna bana jarri die horietako bakoitzari.
Ez da, hala ere, izandako istilu bakarra; asteartean ere, hilaren 4an,
Gasteizko bi herritar identifikatu zituen udaltzaingoak; hauek euskaraz eskatu
ezean ez zutela halakorik egingo jakinarazi, baina bere horretan jarraitu zuten
udaltzainek. Azkenean, 30 minuturen ondoren, bere burua identifikatzera jo
zuten bi kideek baina arazoren bat medio, udaltzainek berriz ere erdara hutsez
jo zuten lagunengana. Hauek berriz ere beraien hizkuntza eskubideak
errespetatzeko eta euskaraz hitz egiteko eskatu zieten, baina ordainetan,
komisaldegian amaitu zuten; bertan, itzultzailearekin aritu behar izateaz gain,
hizkuntzaren harira irainduak izan ziren. Zentzu horretan, EHEk, horrelako
ekinbideen salaketa egin nahi du. Euskaldunon hizkuntza eskubideak
errespetatuak izan daitezela exijitzen ibili behar izateaz gain, horregatik
identifikazioak, isunak, irainak… jasan behar izaten ditugu. Salatzekoa da,
ildo berean, Administrazioetan lan egiten duten langileek (bai indar
autonomikoetatik eratorritakoek, bai udal administrazioetan lan egiten dutenek)
euskararekiko duten jarrera.

Ezabaketa astearekin amaitzeko, biharko egunarekin,
kalejira-ezabaketa burutuko dute Donostian Bulebar-etik abiatuta 11:00etan.
Gaur egun euskaraz normaltasunez bizitzea, ez da posible. Eremuz
eremu topatu ditzakegu euskararen bazterketa eragiten duten adibideak, izan
publiko edo pribatuan. Kaletik edota errepidetik goazela ere, gure hizkuntza
eskubideen zapalkuntzaren adibideak topa ditzakegu; paisaia linguistikoari
erreparatu besterik ez dugu. Ez dugu aurkituko, oro har, euskara hutsean
idatziriko seinalerik Euskal Herri osoan; alabaina, erdara hutsean idatziriko seinaleak
maiz kausituko ditugu. Eta hori larritzekoa da, benetan.
Egoera hau ahalbidetzen duten errudunak egungo hizkuntza
politikak eta hauek aurrera eramaten dituztenak dira. Politika horiekin aurrera
eramaten dituzten ideia nagusiekin, elebitasunean eta euskararen marjinazioan
oinarritutako ideiekin, euskaldunak bereizkeriara eramaten gaituzte. Euskara
beti irudikatu dute bigarren mailako eta ondorioz, baita honen erabiltzaile
izan diren, garen eta izango direnak ere; beti izan gara bigarren mailako
herritar gure herrian bertan, beti izan gara baztertuak euskararena beharko
lukeen herrian. Eta egoera hau aldatu beharra dago.
EUSKAL HERRI
EUSKALDUNA ERAIKI !
Eranskinak:
Argazki Galeria (EHEren Flickerreko gune berria!!!)

|
Zorionak Txoria 2008-11-09 10:10:54 Kaixo! Zorionak EHE! Benetan, egiten duzuen lan guzti horrek poztu egiten gaitu.Aste honetan kaleko seinaleak euskaldunduak agertu zaizkigu, gure umeak euskalduntzen ez dituzten eskolek markatuak izan dira, gure herriko txoko asko alaitu dituzue zuen musika eta irrifarrekin.ongi ari zarete,segi horrela, kutsatu egiten gaituzue, kalera ateratzeko gogoa sartzen zaigu, bakoitzak bere esparruan borroka egin behar dugu, guztion artean lortuko dugu, animo beraz ,ekin lanari!! | Sestaon ere bai! Sestaotar 2008-11-11 11:40:52 Sestaon ere lagun talde bat irten ginen kalera pintaketa batzuk egitera. Ona hemen argazki bat: http://img60.imageshack.us/my.php?image=sestaoeuszl8.jpg Ongi ibili! | Sestaotarrei: Utzi kontaktua Euskaltzale bat 2008-11-13 09:02:14 Kaixo! Oso ona zuen margoketa, benetan! Utziko al diguzue zuekin kontaktatzeko moduren bat? Argazkia ikusi dugu sarean, baina ez da ageri zuekin harremanetan jartzeko modurik. Animatzen bazarete, bidali zuen mail helbidea edo kontaktuan jartzeko beste edozein modu
E-posta helbide hau zabor-posta bidaltzen duten roboten kontra babestua dago. Ikusi ahal izateko Javascript-a gaituta izan behar duzu.
helbidera. Animo! |
Komentarioak egiteko izena eman behar duzu. Sartu hemen |