• 08
    AZA

    Info Zazpi irratiko Gureaz Blai irratsaioaren 6. emankizuna duzu hau, Nekane Zinkunegik eta Ainhoa Lasak zuzendurikoa. Saio honetan Nola entzun hala erantzun atalean, erizain batek euskarari egindako erasoaz hizketan aritu dira. Egin kontu zatian, berriz, UZEIko Jabier Agirre elkarrizketatu dute. Honek, Donostialdean burututako “Euskaraz osasuntsuago” kanpainaren nondik norakoak azaldu ditu, eta mediku euskaldun bat izateko eskubideaz hitz egin du.

    Audioa, helbide honetatik ekarria: http://www.info7.com/wp-content/uploads/2012/11/20121106_23567.mp3