• 28
    AZA

    Info Zazpi irratiko Gureaz Blai irratsaioaren 9. emankizuna duzu hau, Nekane Zinkunegik eta Ainhoa Lasak zuzendurikoa. “Bi hizkuntza jakinda, edukazio txarrekoa da euskaraz hitz egitea ulertzen ez duen jendea badago”. Ados al zaude baieztapen horrekin entzule? Hori da Nola entzun hala erantzun atalaren abiapuntua.  Egin kontu atalean, berriz, Gipuzkoako Foru Aldundiko Euskara Zuzendari Zigor Etxeburua elkarrizketatu dute, gaur aurkeztutako Ika-Mizka ekimenaz hitz egiteko.

    Audioa, helbide honetatik ekarria: http://www.info7.com/wp-content/uploads/2012/11/20121127_24184.mp3