• 30
    URT

    Ser eta Cope irratiek lortu dituzte Iruñean banatutako bi lizentziak. Euskaraz osoki emititzen duen Euskalerria irratia kanpoan geratu da, bigarrenetik lau puntura. Erabaki honekin, Europar Batzordeak emandako aholkuei entzungor egin dio Nafarroako Gobernuak.

    Lizentzia banaketa aurretik EHUko ikasle batzuek egindako bideoa

    Euskalerria irratia, berriz ere, lizentziarik gabe utzi du Nafarroako Gobernuak. Europar Batzordeak euskaraz emititzen duen irratiaren auzia konpontzeko aholkatu bazuen ere, Yolanda Barcinaren gobernuak ez du luze jotzen ari duen auzia konpondu nahi izan. Bildu, Geroa Bai eta Izquierda-Ezkerra alderdiak erabakiaren aurka agertu dira, eta euskararen aurkako erasoa dela gaineratu dute. UPNk, berriz, lizentzia banaketa "gardena, profesionala eta objektiboa" izan dela esan du. Bildu eta Geroa Bairi presioa egitea leporatu die, gainera.

    Euskalerria irratiak 1988an hasi zen Iruñerrirako euskaraz emititzen, eta ordutik lau bider aurkeztu da lizentzia banaketa lehiaketetara. Bi bider Iruñeko Auzitegiak haren alde ebatzi zuen, lizentzia banaketetan irregulartasunak izan zirelako. Laugarren aldi honetan ere ez du lizentziarik lortu, baina borrokatzen jarraitzeko grina azaldu du Mikel Bujanda irratiko zuzendariak.

    Iruzkinak

    • maialen (2013-01-30 13:59:31)
      Hartutako erabakia Europari bizkarra emanez bai, baina garrantzitsuena, euskaldunok osatzen dugun hizkuntza komunitateari bizkarra emanez.

    Egin zure iruzkina

    • Galdera: garrantzitsua! Erantzuna zenbakiz eman, mesedez
      Galdera hau spam-aren (eskatu gabeko mezuen) aurkakoa da. Robotak edo pertsonak bereizteko balio du. Eskerrik asko.