Asteartea, 2010(e)ko uztaila(r)en 13-(e)an 13:30etan

Asteartea, 2010(e)ko uztaila(r)en 13-(e)an 12:58etan

Hiru urtez bildu gabe egon ostean, porrot egin du Osakidetzako mahai sektorialeko euskara batzordea berriz biltzeko saiakerak. Ordua eta lekua jarrita zeuden, partaide batzuk ere bertan ziren, baina bilera ez zen hasi ere egin arduradun politikoek hitzorduari muzin egin ziotelako eta bat-bateko itzulpengintza zerbitzurik ez zelako bermatu. Bilera aurrera eramateko gutxieneko baldintzarik ez zela argudiatuta, batzordeko sindikatu guztiek bilera bertan behera uztea erabaki zuten. Azken urteotan Osakidetzan ematen ari diren euskaldunon aurkako jarrera mespretxatzaileen artean beste bat baino ez da izan azken hau
Asteartea, 2010(e)ko uztaila(r)en 13-(e)an 12:36etan
Agurainen izan zen duela hile eskas 2010eko Araba Euskaraz jaialdia, eta aurkeztu dute jada 2011koa. Laudio Ikastolak hartuko ditu bere gain Arabako Ikastolen aldeko jaiaren prestakuntza lanak, eta Laudion bertan ospatuko dute jaia laugarrenez, hitzorduaren 40. urtemugarekin batera. Leloa, sinplea bezain indartsua da, Bagare, eta 40 urte luzez egindako ibilbideari erantzuten dio. Egunean bertan, datorren urteko ekainaren 19an hain zuzen ere, duela lau hamarkada bidea hasi zutenak omenduko dituzte; izan ere, "izan zirelako" bagare.
Artikulu gehiago...
Orria: 1 Guztira: 22


