Osteguna, 2010(e)ko uztaila(r)en 01-(e)an 11:06etan

Iruñeko Jarauta kalean dagoen Depor Taberna euskaltzaleak San Ferminak ere euskaraz bizitzeko egitaraua prestatu du. Bertso-bermutak, herri-bazkariak eta kontzertuek hainbat eta hainbat euskaltzale bilduko dituzte heldu diren uztailaren 11 eta 12an. Euskaraz Bizitzearen aldeko hautuari hauspoa emateko kamisetak ere salgai izango dituzte aipatu tabernan. Bestalde, Bai Euskal Herriari herri ekimenak San Ferminetan ere txosnak debekatu zituztenetik martxan jartzen hasi diren gune eta taberna herrikoietara hurbiltzeko deialdia egin du.





