Or, 2010 - iraila - 03
   
Testu tamaina
Saioa hasi

Azken iritziak

Euskal Herrian Euskaraz Albisteak Hedabideak

Egunkaria, amets baten egia

 

Egunkaria auziari buruzko beste liburu bat argitara eman berri dute asteon. Egunkaria, amets baten egia du izenburu argitalpenak, eta atzo aurkeztu zuten jendaurrean. Unibertsitateko irakasleak dira liburuaren egileak, Txema Ramirez de la Piscina, Ramón Zallo, Teresa Agirreazaldegi eta Pedro Ibarra, eta Joan Mari Torrealdairekin batera egin zuten lanaren aurkezpen gisako agerraldia. Lorea Agirre kazetariak idatzitako Gezurra ari du liburuaren atzetik, Egunkaria auziari buruz argitaratzen den bigarren liburua da honokoa, eta "amesgaiztoa hasi aurreko egiak" jasotzeko borondatearekin jaio da, hots, paraleloki eta hainbat gezur medio epaitua izan den proiektuaren hastapenari buruzko informazio osoa helarazteko asmoarekin.

 

 

Hamaika TB-k mundu osorako urratsa egin du

 

Hamaika TB, telebista euskaldun eta euskaltzaleak urrats handia egin du gaurkoan. Orain arte Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan ikus zitekeen soilik Euskaltel edo LTD-aren bitartez, baina gaurtik aurrera internet bidez emititzen hasi eta mundu osotik ikusi ahal izango da euskarazko hedabidea. Etorkizun polita du aurretik egitasmoak, eta gisa honetako tresnekin, aipatu hiru herrialdeez kanpo dauden hango eta hemengo euskaldunei helarazi die eskaintza. Nestor Urrestarazu, Hamaikako informatikariak aditzera eman duenez, bere kabuz montatutako sistema bat baliatu behar izan dute internet bidezko emisioari ekiteko. Hamaika ikusteko jaioak gara!

 

   

Egunkariak itxita jarraitzen du

Egunkaria auzia delakoaren baitan une garrantzitsua bizi izan da gaurkoan, Madrilgo (Espainia) Audientzia Nazionaleko Gomez Bermudez epaileak, absoluzioa jakinarazi baitie bost auzipetuei. Pozteko albistea etorri da oraingoan epaitegi berezitik, baina kaltea eginda dago; izan ere, 7 urte iragan dira Estatuak indarrez Egunkaria itxi eta herri euskaldunaren kontrako erasoa abiatu eta herri euskalduna bera, euskara, euskalgintza, herri mugimendua eta abar kriminalizatu zituenetik. Epaiak absoluzioa jasotzen du, baina Egunkariak itxita jarraitzen du

 

   

Euskal gehiengo sindikala Egunkariaren alde

 

Euskal gehiengo sindikalak Egunkaria auziko auzipetuekin bat egin du gaur Bilbon, 'Egunkaria libre' lelopean burutu elkarretaratzean. Bertan hartu dute parte ELA, LAB, EHNE, Hiru, ESK eta EILAS sindikatuetako kideek. Sindikalgintzarekin batera elkarretaratu dira hainbat herritar, batzuk ezagunak, hala nola ezker abertzaleko kide Tasio Erkizia, Aralarko Josu Murgia, Alternatibako Jonathan Martinez, zein AEK-ko Edurne Brouard eta Lutxo Egia idazleak

 

   

Orria: 1 Guztira: 4

Azken iritziak

Egutegia

 abu   Iraila 2010   urr

IAAAOOL
   1  2  3  4
  5  6  7  8  91011
12131415161718
19202122232425
2627282930 
Julianna Walker Willis Technology

Login Form