As, 2010 - iraila - 07
   
Testu tamaina
Saioa hasi

Azken iritziak

Euskal Herrian Euskaraz Albisteak Lan mundua

Oiartzungo EHEk beste ekimen bat egin du Alcampo merkatalgunean

Oiartzungo EHEk  ekimena burutu du  Alcampo merkatalgunean. Bertan, Alcampoko publizitate ezberdina zintzilikaturik zegoen tenderete moduko bat irudikatu dute. Horrekin, publizitatea euskaraz izatea aldarrikatu nahi izan dute. Hala, Oiartzungo Euskal Herrian Euskaraz taldeak ez du etsi herriko bi merkatalgune nagusiei zuzenduriko kanpainan. Aspalditik ari dira Oiartzungo euskaltzaleak Alcampo eta Carrefour merkatalgune handietan urratzen diren hizkuntza eskubideen aurrean era guztietako dinamikak eta erantzunak artikulatzen, hala nola, sinadura bilketa erraldoi, ekimen erreibidinkatzaile, elkarretaratze eta halakoak baliatuz. 2008tik daramaten borrokaren aurrean aipatu merkatalguneen erantzun eza ikusita, Oiartzungo EHEk ekimenekin jarraitu du aurrera

 

 

Oiartzungo EHEk Alcampo eta Carrefourren urraketei euskaraz erantzuteko galdegin du

Oiartzungo Euskal Herrian Euskaraz taldeak ez du etsi herriko bi merkatalgune nagusiei zuzenduriko kanpaina. Aspalditik ari dira Oiartzungo euskaltzaleak Alcampo eta Carrefour merkatalgune handietan urratzen diren hizkuntza eskubideen aurrean era guztietako dinamikak eta erantzunak artikulatzen, hala nola, sinadura bilketa erraldoi, ekimen erreibidinkatzaile, elkarretaratze eta halakoak baliatuz. 2008tik daramaten borrokaren aurrean aipatu merkatalguneen erantzun eza ikusita, Oiartzungo EHEk protesta egingo du ekainaren 25ean, plazan.

 

   

Jaurlaritzak herri euskaldunaren kontrako hainbat neurri hartu ditu

 

Aurreko albistean esaten genuen eta oraingoan ere berdina azpimarratu behar dugu. Izan ere, Jaurlaritza herri euskaldunaren kontra hartutako neurri berriak iragartzen ari da egunez egun. Batetik, 2008an onartutako Kontsumitzaileen eta Erabiltzaileen Hizkuntz Eskubideei Buruzko Dekretua aldatuko du, eta ez die inolako isunik jarriko dekretuan ezarritako irizpideak bi urtetan bete ez dituztenei. Kontseiluak gogor kritikatu du Jaurlaritzaren neurria. Bestalde, Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak esleitutako diru laguntzak milioi erdian murriztu ditu, iaz eta duela bi urteko esleipenetan luzatutako kopuruak urrituz. Arlo kaltetuenak Euskara Biziberritzeko Plan Nagusiari eta enpresa munduari zuzendutako Lan Hitz programari dagozkie. Argazkian, Oiartzungo EHEk Alcampo merkatalgunean egindako ekimena duzue

 

   

Azken iritziak

Egutegia

 abu   Iraila 2010   urr

IAAAOOL
   1  2  3  4
  5  6  7  8  91011
12131415161718
19202122232425
2627282930 
Julianna Willis Technology

Login Form