Astelehena, 2010(e)ko ekaina(r)en 14-(e)an 15:32etan
Udalerri Euskaldunen Mankomunitatearen (UEMA) Eguna ospatu zuten ehunka euskaltzalek iragan larunbatean Mallabian. 'Ein eingou' leloari jarraituz, eguraldiak lagundu ez zuen arren, egin egin zuten azkenean jaialdia ekimen bat edo beste alboratu behar izan bazuten ere. Oztopoak oztopo, UEMAtik udal euskaldunak babestuko dituen lege bat galdegin zuten. Bestalde, Xabier Mendiguren Kontseiluko Idazkari Nagusi oihari eta Iñaki Arregi zendu berri den UEMAko kideari omenaldia egin zieten



