Or, 2010 - iraila - 10
   
Testu tamaina
Saioa hasi

Azken iritziak

Euskal Herrian Euskaraz Albisteak

Gasteizko EHEk eredu euskalduna aldarrikatu zuen

 

Gasteizko EHEk ikasle euskaldun eleanitzak sortuko dituen eredu bakarra eta euskaldunaren aldeko elkarretaratzea egin zuen iragan larunbatean Gasteizen.

 

Bermeoren ondoren EAJk Uematik atera du Arratzuko udala

EAJk aspaldi hasitako bidearekin jarraitzeko hautua egin du azkenaldian. Munitibar, Etxebarri, Mendexa eta Getariaren ostean Bermeo izan zen, bertan Ibilaldiaren jaia ospatu baino egun batzuk lehenago, EAJren erabakiz UEMAtik ateratzen hurrengoa. Azkena aldiz, Arratzu izan da, eta hurrengoa, Muxika izan daiteke. Espainiako legediak Ondarroa, Lekeitio eta Azpeitian indarrez egin duena egin du borondate eta erabaki propioz EAJk. Aitzakia? Garestia ei da Udalerri Euskaldunen Mankomunitatearen kuota. Badira proiektu anitz askoz ere garestiagoak, baina estrategikoak diren heinean beharrezkoak direla esaten ez dute ba EAJkoek? Bistan da zer den estrategikoa eta garrantzitsua, eta zer ez, aipatu alderdiarentzat. Orain arte bezala, EHEk salatu du euskararen normalizazio prozesuan atzera egin dela erabaki honen bidez eta euskaraz bizitzeko ezinbesteko tresna dela UEMA adierazi du

 

   

Oiartzungo EHEk Alcampo eta Carrefourren urraketei euskaraz erantzuteko galdegin du

Oiartzungo Euskal Herrian Euskaraz taldeak ez du etsi herriko bi merkatalgune nagusiei zuzenduriko kanpaina. Aspalditik ari dira Oiartzungo euskaltzaleak Alcampo eta Carrefour merkatalgune handietan urratzen diren hizkuntza eskubideen aurrean era guztietako dinamikak eta erantzunak artikulatzen, hala nola, sinadura bilketa erraldoi, ekimen erreibidinkatzaile, elkarretaratze eta halakoak baliatuz. 2008tik daramaten borrokaren aurrean aipatu merkatalguneen erantzun eza ikusita, Oiartzungo EHEk protesta egingo du ekainaren 25ean, plazan.

 

   

Eskolak Euskaldundu-k ekimena egin du oposaketen aurrean

Apirilaren 5ean Bilboko udaletxe parean aurkeztu kanpainari segida emanez Eskolak Euskaldundu Herri Ekimenak mobilizazioak deitu ditu gaurko, hezkuntza arloko lanpostu berriak sortzeko oposaketak izan baitira.

 

   

Orria: 3 Guztira: 22

Azken iritziak

Egutegia

 abu   Iraila 2010   urr

IAAAOOL
   1  2  3  4
  5  6  7  8  91011
12131415161718
19202122232425
2627282930 
Julianna Walker Willis Technology

Login Form