Azken iritziak
Asteazkena, 2003(e)ko uztaila(r)en 09-(e)an 10:25etan
EHUk antolatutako arte eta kultura topaketetan izan da Mondragon Unibertsitateko Giza Zientzien Fakultateko Amelia Barquin irakaslea. Bertan, etorkinak euskarara hurbilarazteko moduak eta aferak eskaintzen dituen zailtasunak izan ditu hizpide
{mosimage}
Mondragon Unibertsitateko Giza Zientzien Fakultateko irakasle Amelia Barquinek EHUk Mungian antolatu dituen arte eta kulturari buruzko topaketetan azaldu duenez, Etorkinak euskarara erakartzeko modu zabalduenetakoa da beren seme-alabak eskolaren bidez euskalduntzea. Halaz ere, aipatu prozesua konplexua dela esan du Barquinek eta afera aztertzeari ekin dio.
Hala, datu esanguratsu bat mahaigaineratu du irakasleak: Etorkinen Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako biztanleen %6,1 baino ez diren arren, horietatik %45,4ak A ereduan matrikulatzen ditu beren seme-alabak.
Znetzu horretan “etorkinek hizkuntza esposizio mugatua” dutela esan du Barquinek: “Lagun euskaldunik ez badute, eta supermerkatuan erdaraz moldatu badaitezke, ez dute euskara behar”. Alabaina, haiek-gu dikotomia sortzen dela ere azpimarratu du Mondragon Unibertsitateko irakasleak eta “gutartzen ez ditugun bitartean” ez dutela “euskara guk bezala ikusiko, altxor gisara” alegia, esan du. Berengandik euskararekiko eta euskal kulturarekiko “sinpatia” lortuz gero, beraiek euskara ikasten ez badute ere beren seme-alabak euskaraz eskolaratzea lortu daitekeela ere nabarmendu du Barquinek. Areago, “batzuetan beren ama hizkuntza ere gutxitua” izan daitekeela eta, aipatuarekiko eta beren kulturarekiko “estimua” adierazi behar dela aintzatetsi du.
Bestalde, eskoletan etorkinen ama hizkuntzak izan daitezkeen hizkuntza gutxituak sartzen joatea ere hobetsi du Barquinek ikasle etorkinen ama hizkuntzen oinarrizko ezaugariez jabetzen joateko. Bukatzeko, gogoeta polita bota du airera: “Euskara galduko bada, ez da etorkinen erruz izango; baina euskarak iraungo badu, ez da soilik bertakoen hizkuntza izango, bertakoena eta kanpotik etorritakoena baizik”.
Eranskinak:
Irakurri albistea www.berria.info webgunean
{mosimage}


