Or, 2010 - iraila - 10
   
Testu tamaina
Saioa hasi

Azken iritziak

Elkarretaratzea egingo dute musikariek ostiralean, 'Egunkaria libre!' lelopean

Egunkaria-ren epaiketaren aurkako beste elkarretaratze bat egingo dute ostiralean: musikariek, kantariek eta diskoetxeetako ordezkariek Donostian, Bulebarrean, 12:00etatik aurrera. Egunkaria libre! lelopean bilduko dira. Dena dela, bilkura horren deialdia ere irekia da.



Berria.info webgunetik hartutako albistea:

Azkeneko asteetan euskal zinemako hainbat lagunek, kirolariek, politikariek, bertsolariek, eta idazleek eta argitaletxeetako ordezkariek egin dituzte auziaren kontrako elkarretaratzeak.

Bost auzipetu

Egunkaria auziko sumario nagusiko epaiketa aste batzuk barru hastea espero dute -kazetaren itxierarena-, Espainiako Auzitegi Nazionalean, eta Joan Mari Torrealdai, Iñaki Uria, Martxelo Otamendi, Txema Auzmendi eta Xabier Oleaga daude auzipetuta, ETAko kide izatea egotzita. Fiskalak, defentsak bezala, auzia ixteko eskatu zuen. Epaiketaren hasiera eguna jartzeke dago oraindik.

Joan Mari Torrealdai. 14 urteko espetxealdia eta 15 urteko inhabilitazioa eskatu dute haren aurka.
Iñaki Uria. 14 urteko espetxealdia eta 15 urteko inhabilitazioa.
Txema Auzmendi. 14 urteko espetxealdia eta 15 urteko inhabilitazioa.
Martxelo Otamendi. 14 urteko espetxealdia eta 15 urteko inhabilitazioa.
Xabier Oleaga. 12 urteko espetxealdia eta 14 urteko inhabilitazioa (14 urte, AVTren eskaeran).

Egunkaria-ko langile izandakoak epaiketa prestatzen dabiltza, gizartea mobilizatzeko. Herri batzordeak sustatzen ari dira, epaiketarako dirua biltzen, mobilizazioak antolatzen...

2003ko otsailaren 20an itxi zuten 'Egunkaria'

2003ko otsailaren 20an, Juan del Olmo Espainiako Auzitegi Nazionaleko epailearen aginduz, Guardia Zibilak Egunkaria euskarazko egunkariaren egoitzak itxi eta hamar lagun atxilotu zituen: Joan Mari Torrealdai, Iñaki Uria, Txema Auzmendi, Martxelo Otamendi, Pello Zubiria, Xabier Oleaga, Xabier Alegria, Fermin Lazkano, Luis Goia (2006an hil zen), eta Inma Gomila.

Uriak, Oleagak, Otamendik, Alegriak eta Auzmendik torturak eta tratu txarrak jaso zituztela salatu zuten epailearen aurrean. Seiek jarri zuten salaketa, eta guztiak artxibatuta daude.

Iruzkinak (0)

RSS feed Comments

Idatzi iruzkina

txikiago | handiago
security image
Irudi honetako karaktereak idatzi itzazu

busy

Azken iritziak

Egutegia

 abu   Iraila 2010   urr

IAAAOOL
   1  2  3  4
  5  6  7  8  91011
12131415161718
19202122232425
2627282930 
Julianna Willis Technology

Login Form