Og, 2010 - martxoa - 11
   
Testu tamaina
Saioa hasi

Iritzia

Analfabetismo ideologikoa. Joxe Manuel Odriozola, euskara irakaslea

Bitxi samarra dirudi aukeratu dudan izenburuak, baina gure gaztetako testuinguruan ez bezala, gaur egungo gizarte-ezaugarririk nabarmenetakoa da morrontza ideologikoaren fenomenoa.Analfabetismo digitalaz asko hitz egiten da gaur egun eta gure belaunaldiak badaki zerbait horri buruz. Analfabetismo ideologikoari dagokionez, esan dezagun, ideologien arteko harremanak kudeatzeko behar hainbateko gaitasun kritikorik ezaren ezaugarria izango litzatekeela kontzeptu hori egokien definitzen duena. Mundu ideologikoan bizitzeko eta jarduteko desarmaturik dabilen pertsona izango genuke, nolabait esateko, analfabeto ideologikoa. Bistakoa denez, analfabetismo ideologikoak lotura zuzena dauka ideologia dominatzailearekin: hauxe du iturri eta elikagai. 

 

"Euskaraz bizitzeko... Egunkaria libre!" Unai Larreategi eta Igone Lamarain, EHEko kideak

 

Zazpi urte igaro dira, zazpi, euskararen kontrako, herri honen kontrako zentzugabeko erasotik. Zazpi urte Madrilgo justiziaren indarrek Egunkaria itxi, eta bere ordezkariak atxilotu eta torturatu zituztenetik. Herri honen euskaraz bizitzeko nahia zen delitua, euskarazko egunkari bakarra aurrera zihoala ikustea zen euren arazoa. Eta horrela, gezurraren gainean eraiki zuten akusazio osoa.

 

   

Reality show-ak, telesailak... Euskal Herri euskaldunaren garaia

Udazkena iristearekin batera reality showak ditugu berriro ere mintzagai. Batzuk berriak, eta beste batzuk hamaikagarren edizioa betetzen dutenak, formatuz eta edukiz ez aldatuz gero, astunak bihurtzen direnak, oso.

Horietako reality showa dugu Nafar Parlamentuko Ley del Vascuencearen inguruko “eztabaida”: Lehenengo edizioan, Himalayara oporretara joan zen parlamentariak hartu zuen protagonismo osoa, eta horren ondorioz, Ley del Vascuence bezala ezagutzen duguna bere horretan mantendu zen.

   

Euskarabidearen ilunak. Sabino Cuadra eta Patxi Larrion Euskarabideko ordezkari sindikalak

Euskarabidea sortu zenetik gaurdaino, erakunde honen aurrekontuak nabarmen jaitsi dira, eta eginiko murrizketak beste departamentu eta sailetakoak baino puskaz handiagoak izan dira. Aurtengo aurrekontuetan, pertsonal-kostua ez beste guztiak murriztu dituzte Euskarabidean. Legediaren aldetik ere ez dugu aurrerapausorik sumatu, ez legeetan ez eta arau txikienetan ere. Hitzak bai, hitz politak entzun ditugu, "plan estrategiko" eta guzti, baina agindutakoa ez da gauzatu. Euskarabidearen politika, itxura politikoa izan da, hitz ederrak bai, baina edukirik ez

 

   

Euskaraz ez jakiteko eskubidea? Beñi Agirre, irakaslea

Ba al dago euskaraz ez jakiteko eskubidea Euskal Herrian? Eta gaztelania ez jakiteko Espainian? Eta frantsesa Frantzian? Zergatik azken bi kasuotan pentsa ezina dena «eskubide» gisa aurkezten digute gurean? Hori baita, eta ez besterik, gurasoek seme-alaben hizkuntza heziketa aukeratzeko eskubidea aldarrikatzen dutenean, jende horrek atzean gordetzen duen mezua; hau da, Euskal Herrian gaztelaniaz edo frantsesez soilik bizitzeko eskubidea badela, baina ez, inola ere ez, hizkuntza horiek jakin gabe bizitzekoa.

   

Orria: 1 Guztira: 5