As, 2010 - iraila - 07
   
Testu tamaina
Saioa hasi

Azken iritziak

Euskal Herrian Euskaraz Albisteak Orokorra

Burlatako EHEk Ekilore Saria 2010 irabazi du

 

Burlatako EHEk Ekilore Saria 2010 irabazi du. Argazkian dituzue bertako kideak, saria jaso zuten unean. Burlatako Axular Elkartearen eskutik ematen da aipatu saria urtero, eta euskararen aldeko lana egin duen talde edo norbanako bati ematen zaio, aurtengoan bertako EHEri egokitu zaiolarik. EHEkoek poz handiz jaso dute saria; "izugarrizko ohorea" dela esan eta  eskerrak eman dizkiete "Axular Elkarteko kideei eta Burlatako euskararen aldeko auzokide guztiei". Adierazi dutenez, "EHEren 30 urteotako ibilbideari zuzendu diote saria, orain arte egindako lanagatik".

 

 

San Ferminetan ere Euskaraz Bizi

 Iruñeko Jarauta kalean dagoen Depor Taberna euskaltzaleak San Ferminak ere euskaraz bizitzeko egitaraua prestatu du. Bertso-bermutak, herri-bazkariak eta kontzertuek hainbat eta hainbat euskaltzale bilduko dituzte heldu diren uztailaren 11 eta 12an. Euskaraz Bizitzearen aldeko hautuari hauspoa emateko kamisetak ere salgai izango dituzte aipatu tabernan. Bestalde, Bai Euskal Herriari herri ekimenak San Ferminetan ere txosnak debekatu zituztenetik martxan jartzen hasi diren gune eta taberna herrikoietara hurbiltzeko deialdia egin du.

 

   

PPk eta PSOEk euskara Europako erakundeetan ofiziala izatearen aurka bozkatu dute

PPk eta PSOEk euskara Europako erakundeetan ofiziala izatearen aurka bozkatu dute. CiUk aurkeztu zuen eskaria Espainiako Kongresuak eta Senatuak Europear Batasuneko gaiak tratatzeko antolatzen duten Batzorde Mixtoan

 

   

Behatokiak Jaurlaritzaren azken deialdi publikoak arbuiatu ditu

Hizkuntza Eskubideen Behatokiak gogor kritikatu ditu Jaurlaritzaren azken Lan Deialdi Publikoak. Izan ere, Behatokiak salatu duenez, "kezkagarria da euskarari merezimendu gisa ematen zaion balorazioa duela hamar urteko lan eskaintza publikoko deialdian baino txikiagoa izatea".

 

   

Orria: 1 Guztira: 8

Azken iritziak

Egutegia

 abu   Iraila 2010   urr

IAAAOOL
   1  2  3  4
  5  6  7  8  91011
12131415161718
19202122232425
2627282930 
Julianna Walker Willis Technology

Login Form