Az, 2012 - otsaila - 22
   
Testu tamaina
Saioa hasi
image image image image
Izarbeibarko herritarren hizkuntza eskubideak urratuko dira Vascuencearen Legearen erruz Asteartea, 2012(e)ko otsaila(r)en 21-(e)an 16:03etan Nafarroako Administrazio Auzitegiak bertan behera utzi ditu Izarbeibarko (Nafarroa) euskararen ordenantzako puntu batzuk, Garesko Auzalan elkarteak bere blogean jakinarazi duenez. Mankomunitateak igorritako dokumentu, agiri eta komunikazioak ezinen dira elebidunak izan, Administrazioei ezinen die euskaraz komunikatzeko eskaririk egin, eta Mankomunitatearen izen ofiziala ezinen da bi hizkuntzatan egon. Sententzia Vascuencearen legean oinarritu da, eta Javier Molinet Carretero garestarrak aurkeztutako errekurtsoari erantzuna eman dio.
Hizkuntza politikek erroko aldaketa behar dutela azpimarratu du Kontseiluak Asteazkena, 2012(e)ko otsaila(r)en 15-(e)an 16:53etan Hizkuntza-politiken urtekaria 2011 aurkeztu du Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluak. Ondorio argia atera dute: erroko aldaketak behar dituzte Euskal Herriko administrazioek egiten dituzten hizkuntza-politikek. Lurralde guztietan atzera urratsak eman dira 2011an, batzuetan besteetan baino gehiago.
Baxoa euskaraz egiteko eskubidea aldarrikatuko du Seaskak Asteazkena, 2012(e)ko otsaila(r)en 01-(e)an 15:35etan Beste behin ere, erdaraz egin beharko dute Baxoa Ipar Euskal Herriko ikasleek. Horregatik, mobilizaziorako deia egin du Seaskak. Ostegunean izanen da, Baionan, eta hainbat eragilek babestu dute protesta: Kontseilua, Euskal Konfederazioa, Behatokia eta Euskal Herrian Euskaraz. Euskaraz bizitzeko eskubidea berriz ere ezbaian jarri nahi du Frantziako Estatuak.
Euskaraz Bizi Eguna aurkeztu du EHEk Asteartea, 2012(e)ko urtarrila(r)en 24-(e)an 12:32etan Donostiara joan eta Euskaraz Bizi Egunean parte hartzeko deia luzatu die EHEk herritarrei. Ehunka lagunentzako herri-bazkaria eta gaueko kontzertuak egun honetako egitarau zabalaren ikur nagusiak badira ere, aurten 'Euskalduna naiz eta harro nago!' lelopean egingo den Nazio Manifestazioak protagonismo berezia izango du. Eragile euskaltzaleak esan duenez, "Euskal Herri euskaldunaren bidean urrats bat gehiago eman eta euskaraz bizi den herriaren erakusleiho izan nahi du Donostian egingo dugun Euskaraz Bizi Egunak. Jaia eta aldarrikapena uztartuz, euskaltzale andana batu nahi dugu martxoaren 17an".

Sartu komunitatera

Azken kideak

Iritzia

Gatazkaren konponbideaz asko hitz egiten ari gara egunotan. Gatazka armatuaz gehien, gutxixeago gatazka politikoaz. Gatazka armatuak sortutako biktimez asko. Baina entzun duzu ezer gatazka politikoak euskarari, euskaldunari eta herri euskaldunari eman eta kendu dionaz? Ez da inondik inora lan erreza. Gure herriaren zutabe nagusi den hizkuntza ez da ageri gatazkaren epizentroan. Hain gaude minorizatu eta asimilatuak askoz koherenteago iruditzen zaigula gatazka lurraldetasun terminoetan kokatzea, identitate, nortasun terminoetan kokatzea baino. Lehendabizi abertzale gara eta gero agian euskaldun. Ez al du kontu honek autokritika pixka bat eskatzen? Nora goaz bide honetatik?

Irakurri osorik

Login Form