Hizkuntza gutxituen inguruko bi albiste esanguratsu iritsi zaizkigu egunotan nazioartetik. Galizan hizkuntza ardatza galegoa izango duen ‘Avoaescola’ sareko lehen haur eskola sortu dute. Aragoien, aldiz, oraindik indarrean dagoen hizkuntzen legea aldatzeko proposamena aurkeztu du PPk eta aragoierari eta katalanari babes osoa kenduko dio bertako administrazioak.
Hollandek ez du bere hitza bete eta Frantziak ez du Hizkuntza Gutxituen karta sinatuko. Berriki ezagutu dugun erabaki horren lehen ondorioa euskararen aurkako eraso berri bat izan da: ipar Euskal Herriko hezkuntzan lekurik izan gabe jarraituko du euskarak, existituko ez bailitzan, orain arte bezala.
LOMCEk euskarari ezarriko dion diskriminazioaz ohartarazteko Arrasateko Euskal Herrian Euskaraz, Ikasle Abertzaleak eta Arrasate Euskaldundu Dezagun eragileek agerraldia egin zuten ostiralean.
Alemanezko eredua salatu eta haur eskola euskaldunaren beharraz ohartarazi du EHEk Arrosadian. Inauteriak zirela aprobetxatuz parodia egin dute karriketan, eta Jose Ignacio Wert Espainiako ministroaren asmoak geldiarazi dituzte.
“Euskara baztertzen duen eredurik ez. Guk, eskola euskalduna!” lemapean 60 lagun inguru bildu dira Donostian EHEk deitutako elkarretaratzean. Kontseiluaren Ikasle euskaldun eleanitzak sortzeko proposamenaren alde agertu da eragile euskaltzalea.
"Guk eskola euskalduna!" kanpainaren baitan, EHE Donostiako kaleetara aterako da larunbatean. 11:30ean elkarretaratzea eginen du Hezkuntza delegaritzan eta, ondoren, giza-katea San Patricio Ikastetxeraino. Izan ere, bazenekien 10.100 ikasle daudela Donostian erdal ereduetan ikasten? Erantzun!
Audioa, helbide honetatik ekarria: http://live3.goear.com/listen/bc1c2b8565af50e801db34976290ee09/511a0e9a/sst10/mp3files/12022013/0953187d1138085579eaac141b15df49.mp3
Durangon elkarretaratzea egin zuten ostegunean, Gernikan pankartak paratu zituzten eta Arrasaten Werten erreforma salatu zuten inauterien karietara.
"Guk eskola euskalduna!" kanpainaren baitan EHEko kideek ekimena egin dute Gasteizko hezkuntza delegaritzan. Espainolizaturik atera badira ere, planto egin eta eskola euskaldunaren beharra aldarrikatu dute. Arratsaldean protestak izanen dira Durangon eta Arrasaten.
"Guk eskola euskalduna!" kanpainaren baitan, hainbat ekimen egin dituzte Iruñeko Arrotxapea eta Txantrea auzoetan. Eredu arrotzak eskaintzen dituzten zentroetan margoketak egin dituzte. Txantrean, adibidez, Maria Ana Sanz eta Virgen del Camino Lanbide Heziketa zentroak, Hijas de Jesus A eta G ereduko Ikastetxea eta Doña Mayor TIL ereduko Ikastetxea salatu dituzte.
Herrian eredu arrotzak oraindik badirela salatu du EHEk Altsasun (Nafarroa). Derrigorrezko Hezkuntzan eta Batxillergoan A ereduko ikastetxe publiko bat dago, eta B eredua hezkuntza pribatuan, biak ala biak euskalduntzen ez duten ereduak. Lanbide Heziketan, gainera, ez dago euskaraz ikasteko aukerarik.
Guk eskola euskalduna!
Euskaraz bizi sarean