• 31
    URT
    Eredu euskalduna aldarrikatu du Altsasuko EHEk
    Altsasuko Lanbide Heziketa zentruan ezin da euskaraz ikasi.

    Herrian eredu arrotzak oraindik badirela salatu du EHEk Altsasun (Nafarroa). Derrigorrezko Hezkuntzan eta Batxillergoan A ereduko ikastetxe publiko bat dago, eta B eredua hezkuntza pribatuan, biak ala biak euskalduntzen ez duten ereduak. Lanbide Heziketan, gainera, ez dago euskaraz ikasteko aukerarik.

    Altsasuko EHEren oharra:

    Altsasun ere,GUK ESKOLA EUSKALDUNA!

    Altsasun, Derrigorrezko Hezkuntzari dagokionez, A eredua ikastetxe publikoan eskaintzen da. Batxilergoan ere A ereduak bizirik dirau eta LHn hori da eredu bakarra. Ikastetxe publikoetatik kanpo, berriz, B eredua ere aurki dezakegu, eta urteetan zehar emandako emaitzek argi uzten dute eredu horrek ez duela euskalduntzen. Gaur egun euskalduntzera gehien hurbiltzen den eredua D eredua dugu, baina jakin badakigu horrek ere ez duela guztiz euskalduntzen.

    Espainiatik datorren hezkuntza legearen zirriborroa eta honen inguruko iritziek argi uzten dute egun Nafarroan dugun ereduen sistemak ez dituela ikasleak euskalduntzen. Iribasek Werti funtzionatzen duen ereduen sistema hau ez ukitzea eskatu dio, eta Wertek badaki gure egungo ereduek ez dutela berak nahi duen espainolizazioa oztopatzen.

    Hezkuntzan, hizkuntza eta curriculuma edozein herriren nortasuna mantendu eta garatzeko ezinbesteko zutabeak dira. Guk eskola euskalduna nahi dugu,euskararen ezagutza unibertsala bermatu eta belaunaldi berriak euskaldunduko dituena; euskal curriculuma oinarri hartuta euskal nortasunaren eta kulturaren transmisioa ziurtatuko dituen eskola euskalduna, hain zuzen.

      • Gukeskolaeuskalduna_Lizarra
      • Gukeskolaeuskalduna_Beasain01
      • Gukeskolaeuskalduna_Arrosadia05
      • Gukeskolaeuskalduna_Arrosadia03
      • Gukeskolaeuskalduna_Arrosadia02
      • Gukeskolaeuskalduna_Arrosadia04
      • Gukeskolaeuskalduna_Arrosadia06
      • Gukeskolaeuskalduna_Arrosadia01
      • Gukeskolaeuskalduna_Arrasate02
      • Gukeskolaeuskalduna_Arrasate01
      • Gukeskolaeuskalduna_Arrasate04
      • Gukeskolaeuskalduna_Arrasate03
      • Gukeskolaeuskalduna_Gernika
      • Gukeskolaeuskalduna_Durango
      • Gukeskolaeuskalduna_arrotxapea02
      • Gukeskolaeuskalduna_Txantrea06
      • Gukeskolaeuskalduna_Txantrea07
      • Gukeskolaeuskalduna_Arrotxapea01
      • Gukeskolaeuskalduna_Txantrea05
      • Gukeskolaeuskalduna_Txantrea03

      Iruzkinak

      Egin zure iruzkina

      • Galdera: garrantzitsua! Erantzuna zenbakiz eman, mesedez
        Galdera hau spam-aren (eskatu gabeko mezuen) aurkakoa da. Robotak edo pertsonak bereizteko balio du. Eskerrik asko.