• 01
    OTS
    Eredu arrotzak salatu dituzte Arrotxapean eta Txantrean
    Eskola euskaldunaren aldeko margoketa Txantrean.

    "Guk eskola euskalduna!" kanpainaren baitan, hainbat ekimen egin dituzte Iruñeko Arrotxapea eta Txantrea auzoetan. Eredu arrotzak eskaintzen dituzten zentroetan margoketak egin dituzte. Txantrean, adibidez, Maria Ana Sanz eta Virgen del Camino Lanbide Heziketa zentroak, Hijas de Jesus A eta G ereduko Ikastetxea eta Doña Mayor TIL ereduko Ikastetxea salatu dituzte.

    Arrotxapeako EHEren oharra:

    GUK ESKOLA EUSKALDUNA!!

    Estatu frantsesak euskara "ondare" gisa onartzen du, justu-justu. Peillon Hezkuntza Ministroak arazorik ez balego bezala jokatzen du eskoletan euskararen ezagutza bermatzen ez duen bitartean. Euskaldunak enegarren mailako herritarrak gara. Espainiako Hezkuntza Ministro Wert ere argi mintzatu da :"gure asmoa ikasleak espainolizatzea da". Hitzen ostean etorri da Hezkuntza Erreformaren zirriborroa. Euskal Curriculumetik are urrunago kokatzen gaituzten neurriak eta ikasleen euskalduntze pattalari ateak are eta gehiago ixten dizkiotenak jasotzen ditu. EHEtik uste dugu Madrildik datorren eraso berri honek ezin duela balio orain artekoa defendatzeko. Wertek berak esan zuen ez daukadala ezer Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroa Garaiko ereduen aurka; ez daude ikasleak espainolizatzeko asmoen kontra. Errealitate ezberdin eta latzak bizi ditu herri euskaldunak, baina guk badugu alternatiba: Guk, eskola euskalduna! Euskararen ezagutza unibertsala bermatu eta belaunaldi berriak euskaldunduko dituen eskola euskalduna! 

    ARROTXAPEAN EREDU BAKARRA ETA EUSKALDUNA!!
    TIL KANPORA!! 


      • Gukeskolaeuskalduna_Lizarra
      • Gukeskolaeuskalduna_Beasain01
      • Gukeskolaeuskalduna_Arrosadia05
      • Gukeskolaeuskalduna_Arrosadia03
      • Gukeskolaeuskalduna_Arrosadia02
      • Gukeskolaeuskalduna_Arrosadia04
      • Gukeskolaeuskalduna_Arrosadia06
      • Gukeskolaeuskalduna_Arrosadia01
      • Gukeskolaeuskalduna_Arrasate02
      • Gukeskolaeuskalduna_Arrasate01
      • Gukeskolaeuskalduna_Arrasate04
      • Gukeskolaeuskalduna_Arrasate03
      • Gukeskolaeuskalduna_Gernika
      • Gukeskolaeuskalduna_Durango
      • Gukeskolaeuskalduna_arrotxapea02
      • Gukeskolaeuskalduna_Txantrea06
      • Gukeskolaeuskalduna_Txantrea07
      • Gukeskolaeuskalduna_Arrotxapea01
      • Gukeskolaeuskalduna_Txantrea05
      • Gukeskolaeuskalduna_Txantrea03

      Iruzkinak

      Egin zure iruzkina

      • Galdera: garrantzitsua! Erantzuna zenbakiz eman, mesedez
        Galdera hau spam-aren (eskatu gabeko mezuen) aurkakoa da. Robotak edo pertsonak bereizteko balio du. Eskerrik asko.