• 11
    OTS
    EHEko kideak kalera atera dira eskola euskalduna aldarrikatzera
    Arrasateko ekimena.

    Durangon elkarretaratzea egin zuten ostegunean, Gernikan pankartak paratu zituzten eta Arrasaten Werten erreforma salatu zuten inauterien karietara.

    EHEk urtarrila hondarrean abiaturiko "Guk eskola euskalduna!" kanpainaren baitan, ekimenak egin dira Durango, Gernika (Bizkaia) eta Arrasaten (Gipuzkoa). Batik bat Espainiako Hezkuntza ministro Jose Ignacio Werten erreforma salatu dute haietan. Gernikan erreformak duen helburu nagusia salatu du: herritarrak "espainiartzea" alegia. Arrasaten ere, Werten asmoak salatu dituzte, horretarako, aurpegia mozorro zuriz ezkutatu dituzte, erasoa herritar guzion aurkakoa dela irudikatzeko. Ahoa espainiar banderek itxita, eskola euskaldunaren aldeko leloak eraman dituzte jantzita.

    Durangon berriz, EAJren jarrera salatu zuten ostegunean batzokiaren aitzinean egindako elkarretaratzean. Egun horretan bertan haur eskoletan gaztelania sustatzearen alde egin zuten jeltzaleek PP eta UPD alderdiekin batera. 30 lagun inguru bildu ziren EHEk deituriko elkarretaratzean eta iruzurrik ez egiteko eskatu zioten EAJri. Hurrengo egunetan ekimen gehiago izanen dira, besteak beste, Donostian manifestazioa eginen dute otsailaren 16an.

    Arrasateko ekimena Mondra Berri atarian.

      • Gukeskolaeuskalduna_Lizarra
      • Gukeskolaeuskalduna_Beasain01
      • Gukeskolaeuskalduna_Arrosadia05
      • Gukeskolaeuskalduna_Arrosadia03
      • Gukeskolaeuskalduna_Arrosadia02
      • Gukeskolaeuskalduna_Arrosadia04
      • Gukeskolaeuskalduna_Arrosadia06
      • Gukeskolaeuskalduna_Arrosadia01
      • Gukeskolaeuskalduna_Arrasate02
      • Gukeskolaeuskalduna_Arrasate01
      • Gukeskolaeuskalduna_Arrasate04
      • Gukeskolaeuskalduna_Arrasate03
      • Gukeskolaeuskalduna_Gernika
      • Gukeskolaeuskalduna_Durango
      • Gukeskolaeuskalduna_arrotxapea02
      • Gukeskolaeuskalduna_Txantrea06
      • Gukeskolaeuskalduna_Txantrea07
      • Gukeskolaeuskalduna_Arrotxapea01
      • Gukeskolaeuskalduna_Txantrea05
      • Gukeskolaeuskalduna_Txantrea03

      Iruzkinak

      Egin zure iruzkina

      • Galdera: garrantzitsua! Erantzuna zenbakiz eman, mesedez
        Galdera hau spam-aren (eskatu gabeko mezuen) aurkakoa da. Robotak edo pertsonak bereizteko balio du. Eskerrik asko.