• 07
    URR

    Nahi adina abestu, jan, edan eta aldarrikatzeko beta izan zuten bertaratu zirenek. Espaloian tinko eusteko borondatea azaldu zuten.

    Egun osoko jaialdia ospatu dute Urruñan Ziburuko ikastolaren alde

    Hona hemen Urruñako EHE-ren kronika:

    Larunbata iritsi zen, gogoz eta bihotzez prestatu genuen eguna! 12ak iritsi ziren, aperitifaren ordua eta jendea pixkana etortzen hasi zen. Ikastoletako gurasoak haien haurrekin, inguruko gazteak.... Denak azaldu ziren Ziburuko Kaskarotenea ikastola sustengatzeko. Bazkaltzeko ordua iritsi arte, NAT eta WATSON abeslariek haien musikaz gozaarazi ziguten. “Euskal herrian euskaraz”, “loretxoa” edo “baratze bat” bezalako abesti herrikoiak kantatu zituzten, besteak beste. Bazkarira 60 pertsona hurbildu ziren, eta menu goxoaz profitatu ahal izan zuten.

    Bazkaria amaitzean, Laida Mujika, Ziburuko ikastolako lehendakariak hitz batzuk erran zituen. Urruñako Euskal Herrian Euskaraz eta Urruñako ikastolaren sustengua eskertu ostean, egoeraren errepaso bat egin zuen. Nabari zen borroka egun hauetan jaso duten sustengu guziak hunkitu, eta hunkitzen duela. Txalo zaparrada batek eman zion amaiera bere hitzaldiari.

    Geroz eta jende gehiago ari zen hurbiltzen Berttolira eta giro paregabeaz gozatu ahal izan zuten.

    Gaueko zortzietan, kontzertu eder bat eskaini zuten Enbata taldeko kide batzuk  eta festak gau osoan zehar iraun zuen.

    Eskertzea besterik ez zaigu geratzen, sustengua adieraztera etorri diren pertsona guziei. Segur gira, egun horren elkartasun haizea Poulouren etxeraino iritsi dela. Auzapeza mafrundi uztera arte.

    Iruzkinak

    Egin zure iruzkina

    • Galdera: garrantzitsua! Erantzuna zenbakiz eman, mesedez
      Galdera hau spam-aren (eskatu gabeko mezuen) aurkakoa da. Robotak edo pertsonak bereizteko balio du. Eskerrik asko.