• 09
    UZT

     

    30 urtez herritarrei euskara irakasten jardun ondoren Xalbador euskaltegia ixteko agindua eman du Antsoaingo udalak. Bestalde, Txantreako Axular ikastola kurtsoa bukatu aurretik ixteko agindua eman zuen Nafarroako Gobernuak. Ondoren, heldu den ikasturterako ikasleak Buztintxurira bidaltzea ebatzi zuen Gobernduan eta oraingoan aldiz, Arturo Campion eta Axular ikastolak batzea agindu du, D eredua Txantreako auzotik desagerraraziz.

     

    {mosimage}

     

     

    30 urteko lanaren ondoren, Xalbador euskaltegia ixteko agindua eman du Antsoaingo udalak. Erabakia, noski, ez du hartu Antsoain eta beren inguruak guztiz euskaldundu eta ikasle berririk ez dagoelako. Izan ere, euskaltegiko langileek salatu bezala, euskaltegiaren jarduna ahalbidetzen zuten baldintzak eta betebeharrak zaildu egin ditu udalak “betetzeko ezinezkoak” bihurtzeraino. Areago, udalak argi utzi du beren borondatea zein den: Euskararen normalizazioari ahalik eta oztopo gehien jartzea.



    Bestalde, Txantreako ikasle, irakasle eta gurasoen aldarrikapenei muzin egin dio Nafarroako Gobernuak enegarrez. Hala, Axular ikastolako eraikinaren arazo teknikoak direla eta berau ixteko agindua eman ostean, Buztintxurira mugiaraztera behartu ditu euskaraz ikasi eta bizi nahi duten Txantrearrak. Herritarrek auzoan D eredua eskainiko zuen beste ikastetxe bat eraikitzeko eskariari uko egin eta Arturo Campion eta Axular ikastolen fusioa onartu du zentzu horretan Nafarroako Gobernuak. Hala, Bernat Etxepare ikastola jaiotzera behartu eta Txantrean D eredua hil egin dute. Bitartean noski, Buztintxurin eginen dute ikasturte berria.

    Eranskinak:

    Irakurri albisteak berria egunkarian:

    Axular

    Xalbador

    {mosimage}