
Milaka euskaltzalek hartu zituzten Iruņeko karrikak iragan larunbatean euskaraz bizitzeko eskubidea aldarrikatzeko borondatearekin. "Nafarroan euskaraz bizitzeko eskubidea" lelopean bildu ziren milaka euskaltzaleek ozen adierazi zuten herri euskalduna erdiesteko bidean egiten duten hautua, eta giza-olatu zabala osatu zuten. Iņaki Lasa Kontseiluko kidearen esanetan "Iruņean inoiz euskararen alde egin den manifestaziorik jendetsuena" izan zen larunbatekoa. Kolore eta doinu anitzek alaitu zuten euskaltzaleen ibilbidea, baina bakarra izan zen irudia: euskaraz bizi nahi duen herria.
Iņaki Lasak, Kontseiluaren ildo politiko instituzionaleko arduradunak manifestazioaren amaieran azaldu zuenez, "Iruņean inoiz euskararen alde egin den manifestaziorik handiena izan da".
Balorazio oso ona egin du Kontseiluak egindako deialdiak izan duen erantzunaz. Manifestazioa ez dela ezeren amaiera aipatu du Lasak. "gaurko manifestazioa zerbaiten hasiera besterik ez da. Aurrera begira lan egiteko oinarriak jarri behar ditugu".
Paul Bilbaok, Kontseiluko idazkari nagusiak irakurri zuen manifestazio amaiera Kontseiluaren aldarrikapena.
Eranskinak:
Paul Bilbaok irakurri zuen adierazpena
Kontseilua (argazki galeria ere badago bertan)
Guk eskola euskalduna!
Euskaraz bizi sarean