• 28
    API

    Bidegabekeria horren aurrean euskalgintzak burubelarri dihardu. Gaur, euskaraz ikasi nahi duten guztien nahia helarazi diote Udalari. Iruñeko auzo guztietan euskarazko eskaintza egon dadin nahi dute.

    Iruņeko haur eskoletan euskarazko plaza nahiko luketen 466 haurretatik 306k ez dute aukerarik izango
  • 25
    MAR

    Haur eskoletan euskaraz ikasteko eskaerak eskaintza hirukoizten du Iruñean. Horixe da hainbat esparrutako eragilek bildutako datuek erakusten dutena. Auzo guztietan haur eskolak euskaraz nahi dituztela aldarrikatu eta datuak udalari helaraziko dizkiotela jakinarazi dute.

    Iruņeko udalak ez du seme alabak euskaraz hezi nahi dituzten gurasoen nahia asetzen
    Otsailean egindako elkarretaratzea
  • 05
    MAR

    Manifestazioetan, gutun bidez eta beste makina bat eratan aldarrikatu dute dagokiena Baxoa Euskaraz dinamikan parte hartzen duten ikasleek. Abestuz egitera ere ausartu dira. Lapurdi, Behe Nafarroa eta Zuberoako euskal ikasleek urteak daramatzate Baxoa euskaraz egiteko eskubidearen alde lanean. Goi Mailako ikasketak egin ahal izateko gainditu beharreko froga da eta erdaraz egin behar izaten dute. Egindako lan eskergari esker Matematika eta Historia euskaraz egiteko aukera erdietsi badute ere, azterketa oro euskaraz egiteko eskubidea aldarrikatzen dute. Eskola euskaldunaren bidean, azpimarragarriak dira Alderdi Sozialistako parlamentari baten babesa lortu izana edota aurten abian jarritako gutun bidezko presio dinamika.

  • 27
    OTS
    Eusko Jaurlaritzaren Heziberri 2020 plana hankamotz jaio da
    Cristina Uriarte, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburua

    Euskara ardatz izango ei du Jaurlaritzaren hezkuntza planak. Hori dio aurkeztu berri duen planaren oinarri pedagogikoak. “Sistema elaniztun bat” bultzatuko du, nahiz ereduekin jarraituz. Aipatu sistema egungo eredu hiruelekoa bada, argi dago behintzat horrek ez duela euskalduntzen. Kritika ugari jaso ditu egitasmoak, besteak beste, LOMCEri aurre egiteko balio ez duelako eta eragile sozial, sindikal eta euskaltzaleei parte hartzeko aukerarik eskaini ez zaielako.

  • 21
    OTS
    Iruņeko auzo guztietan euskarazko haur eskolak egotea galdegin dute

    Eskola euskaldunaren  aldarrikapena Euskal Herrian barrena hedatzen ari da. Oraingoan Iruñeko guraso talde bat izan da fokua aferaren gainean jarri duena. Izan ere, hirian dauden 13 haur eskoletatik soilik bitan hezi daitezke umeak euskaraz. Biak daude Txantrea auzoan. Gaur eguerdian elkarretaratzea egin dute 60 lagun inguruk Iruñeko udaletxe plazan euskalgintzako kideekin batera, "haur eskolak euskaraz auzo guztietan" lelopean. Azpian duzue gurasoek Berria egunkarira igorritako artikulua.

  • 12
    OTS
    Polizia etxean deklaratu beharko du Paxkal Indo Seaskako lehendakariak

    Eskubideak defendatzeko ere ez dugu eskubiderik. Suprefeta eta prefeta ikastolak gogor kolpatzen ari direla tarteko, elkarretaratzea egin zen otsailaren 1ean suprefetaren aurrean. 400 lagunen bueltan bildu ziren beraien ernegua adierazteko asmoarekin. Poliziaren zaintzapean, elkarretaratze baketsua izan zen, arrautzaren baten jaurtiketa gora behera. Agintariek, baina, larrutik ordainarazi nahi diete bertaratuei bertan parte hartu izana, murgiltze eredua ez dutela ametituko argi utziz. Ostiralerako deitu dute deklaratzera partehartzaile bat eta Seaskako lehendakari den Paxkal Indo, astelehenerako. Seaskak elkarretaratzeak deitu ditu polizia etxeen aurrean.

  • 12
    OTS

    Izquierda-Ezkerra koalizioak bultzatuta, euskaldunon menpekotasunean oinarritutako elkarbizitzaren alde egin zuen Nafarroako Parlamentuak. Ikastetxeetan eredu ezberdinetako ikasleek batera jardutea adostu zuten. Eredu ezberdinetako ikasleen arteko elkarbizitza halabeharrez gazteleraz izango dela iritzita, ekimena egin zuen atzo EHEk neurri honen bultzatzaile izan den koalizioaren egoitzaren atarian. Izquierda-Ezkerrak murgiltzen ereduaren kontra egin duela gaitzetsi eta iruzurra begibistan uzten duen galdera bota zuten: “"Euskaraz dakienaren eta ez dakienaren arteko 'bizikidetza' zein hizkuntzatan izango da?". Euskaldunon menpekotasuna gainditzeko, euskal curriculumaren baitan ikasle euskaldun eleanitzak heziko dituen eskola euskalduna aldarrikatu zuen EHEk.

    EHEk eskola euskalduna aldarrikatu du euskaldunon menpekotasunean oinarritutako elkarbizitzaren aurrean
  • 04
    OTS

    Eraso eta mobilizazioz jositako urtea izan da aurtengoa ikastolentzat. Azken traba, Hendaiako ikastolak jasandakoa. Horren aurrean, hainbat irakasle, guraso eta euskaltzale kalera atera ziren joan den larunbatean, ikastolentzako lege bat aldarrikatuz. Argi utzi zuten: “Ez diegu utziko ikastolak suntsi ditzaten. Ez diegu utziko euskara ito dezaten”. Eskola euskalduna helburu, Baxoa Euskarazek deituta otsailaren 28an dugu hurrengo hitzordua.

    Legea eskuan, Lapurdi, Behe Nafarroa eta Zuberoako ikastolen %90 jomugan daude
  • 21
    URT
    Seaskako ikasleek Parisera eramango dute Baxoa euskaraz egiteko aldarria

    Seaskako Etxepare lizeoko ikasleen borrokak aurrera darrai. Ikasturte hasieran abian jarritako presio dinamikaren bidetik, baxoa euskaraz egiteko duten eskubidea bete dadin, “ekintza sinbolikoa” egingo dute otsailaren 28an Parisen. Eskola euskaldunaren bidean irabazi beharreko borroka da hau zalantza izpirik gabe.

  • 13
    URT

    Ikastetxe publikoetan hezkuntza eredu ezberdinen arteko bizikidetza sustatzeko helburuarekin Izquierda-Ezkerrak (I-E) Nafar Parlamentuan mozioa aurkeztu ondoren, onartu egin berri da Geroa Bai, PP, UPN eta PSNren babesarekin. EHEk gogor salatu du mozioa, bertan aipatzen den bizikidetza “euskaldunon menpekotasunean eta hizkuntza eskubideen urraketan oinarritutakoa” dela argudiatuz. Bizikidetzarako giltzarri “murgiltze eredua” jo du, “elkar ulertzea eta bizikidetza” posible egiten duen bakarra izaki. Eragile euskaltzaleak argi du: ‘Guk, eskola euskalduna!”.

    Euskaldunon menpekotasunean oinarritutako bizikidetzaren alde egin dute Nafar Parlamentuan
    EHEk eskola euskaldunaren alde iaz egindako ekimena