• 27
    AZA

    Nire iritziz, Nafarroa Garaia edo Nafarroako Foru Erkidegoa, Euskal Herriko lurralde bat da, bai kulturalki, bai linguistikoki eta bai politikoki.   Politikoki, une honetan ezin baldin bada izan errealitatea ere, nire helburua horixe da, alegia, Euskal Herri independentea lortzea.   Horrexegatik, uste dut euskarak ofizialtasuna eduki beharko lukeela Euskal Herriko lurraldetasun osoan, bertako hizkuntza bere-berekia delako eta zaharrena, gainera, adituen arabera.  

     
    Geroago sortu ziren gaztelania Hegoaldean eta frantsesa Iparraldean.   Beraz, horrekin guztiarekin kontsekuentea izanik, pentsatzen dut Euskal Herri osoko biztanle guztiek euskara ikasteko betebeharra izan beharko luketela, frantses eta gaztelerarekin gertatzen den bezala.   Badakit, gaur egun, Espainiako eta Frantziako konstituzioek helburu hori debekatzen dutela, baina horixe da nire xedea.   Bestalde, eta oso urrutira joan gabe, gogora dezagun Katalunian nola lortu duten jomuga hori orain dela gutxi; hortaz, ez da ezinezkoa.      
     
    Iruņerriari dagokionez, Euskal Herri osoari gertatzen zaion bezala, gero eta argiago dago jo behar dela eleaniztasunaren alde, eta horregatik, nik uste dut Iruņerriko haur guztiek ikasi beharko lituzketela nahi eta nahi ez, gutxienez euskara eta gaztelania.   Hortik aurrera, hirugarren eta laugarren hizkuntzak (ingelesa, frantsesa, alemana, txinera...) izanen lirateke haurren gurasoen borondatearen araberakoak.   
     
    Aipatu dudana nire ustea eta ideala da.   Jakinaren gainean nago, hori Iruņerriko jende askorentzat izan litekeela eskandaluzkoa, onartezina eta zentzugabekeria hutsa.   Horregatik, eta bukatze aldera, nire proposamena eta eskaera da, Iruņerrian eta baita Euskal Herri osoan ere, D ereduko ikasleek eduki beharko lituzketela gutxien-gutxien-gutxienez, gainerako ereduetako haur eta gazteek dauzkaten eskubide eta erraztasun berberak, arlo guztietan.   
     
     
    Xanti Begiristain Madotz