Euskarabidea sortu zenetik gaurdaino, erakunde honen aurrekontuak nabarmen jaitsi dira, eta eginiko murrizketak beste departamentu eta sailetakoak baino puskaz handiagoak izan dira. Aurtengo aurrekontuetan, pertsonal-kostua ez beste guztiak murriztu dituzte Euskarabidean. Legediaren aldetik ere ez dugu aurrerapausorik sumatu, ez legeetan ez eta arau txikienetan ere. Hitzak bai, hitz politak entzun ditugu, "plan estrategiko" eta guzti, baina agindutakoa ez da gauzatu. Euskarabidearen politika, itxura politikoa izan da, hitz ederrak bai, baina edukirik ez.
Euskarabidea sortu zenetik gaurdaino, erakunde honen aurrekontuak nabarmen jaitsi dira, eta eginiko murrizketak beste departamentu eta sailetakoak baino puskaz handiagoak izan dira. Aurtengo aurrekontuetan, pertsonal-kostua ez beste guztiak murriztu dituzte Euskarabidean. Legediaren aldetik ere ez dugu aurrerapausorik sumatu, ez legeetan ez eta arau txikienetan ere. Hitzak bai, hitz politak entzun ditugu, "plan estrategiko" eta guzti, baina agindutakoa ez da gauzatu. Euskarabidearen politika, itxura politikoa izan da, hitz ederrak bai, baina edukirik ez
Edozein bezain basko agertu ohi dira, euskaragatik ezer gutxi egin arren. Hasieran euskaldun anitz zituzten, esate baterako, Eibarren. Baina gaur euskara dabilkienik urri. Belaunik belaun gehienbat emigrazioari loturik eta berari esker elikatua izanik, beti nazionalismoarekin auskan, normala da bertako hizkuntzagatik ardurarik ez izatea, nahiz eta galtzear ikusi espainiar politiken deskuidu eta erasoen mende
Jendilaje honekin argi eta garbi dago lanean eta euskararen aldeko borroka garbian jarraitu beharko dugula, ez beraiek bezala, eta batez ere, euskararen gaia aurrera atera nahi badugu, uste dut ez dugula beste erremediorik izanen, botoen bidez gailentzea baino. Gora euskarazko komunikabideak!
Jada 6 hilabete baino gehiago pasa dira David Chivite Pérezek Nafarroako Gazte Kontseiluko lehendakari berriaren kargua hartu zuela, eta gauzak Kontseilutik asko aldatu direla esan dezakegu. Gaur, soilik euskararen gaian bakarrik zehaztu nahiko genuke. Urte asko pasa dira Nafarroako Gazte Kontseiluak bere komunikazio guztia barrukoa zein kanpokoa, elebiduna izatea erabaki zuela, hau da,gazteleraz eta euskaraz, modu honetan Nafarroako gazte guztien hizkuntza eskubideak errespetatzeko. Bada orain, hori bera lehendakari berriarekin aldatu egin da. Barne komunikazioa gaztelera hutsean izatera behartzen gaituzte eta horrez gain, Administrazio Publikora bidalitako guztia ere gaztelera hutsean egotea inposatzen digute. Zergatik orain aldaketa hau hizkuntza politikan?
Gurea ez den eredua gainditzeko, gure eskubideak urratzen dituen eredua alboratzeko, eta Euskal Herrian oinarritutako eredua eraikitzeko, jar dezagun abiapuntua maiatzaren 21ean eta eraiki dezagun bidea
Euskara Euskal Herriaren berezko hizkuntza da eta euskal herritar guztion hizkuntza izatea nahi dugu. Aukera hori hartu dugunontzat euskaraz bizitzeko baldintzak sortu nahi ditu euskalgintzak
Guk eskola euskalduna!
Euskaraz bizi sarean