• 24
    EKA
    Usurbil eta Orioko bake epaitegian euskarazko zerbitzua bermatuko da laster
    Euskaldunontzat ez dago justiziarik

    Bestalde, justizia euskalduntze aldera, Bizkaiko Abokatuen Elkargoko euskara batzordeak “Justizia euskaraz, zergatik ez?” jardunaldia antolatu du ekainaren 27an.

  • 13
    IRAI
    Epaiketa euskaraz egitea eragotzi diote Berako Udalari
    Iruñek Justizia Jauregia

    Antonio Sanchez Ibañezek uste du gaztelania dela epaitegietako hizkuntza, Botere Judizialaren Legeari jarraiki. Berako Udalak epailearen jarrera txarretsi du, eta justizian euskaraz aritzeko ezintasuna salatu.

     

  • 07
    URR

    {mosimage}Gabi Basañez euskaltzalea epaitua izan da gaur Bilboko Auzitegi probintzialean, hori salatu asmoz eta EHE-ren deiari jarraiki, "Euskaldunontzat ez dago justiziarik" pankartaren atzean 20 bat lagun elkartu direlarik bertan, Gabiri elkartasuna adierazi eta euskarak justizia administrazioan daukan egoera salatzeko.

    Urte luzeetako borrokaren ostean, argi ikusi da justizia administrazioak ze jarrera daukan euskararekiko. Hamaika bide jorratu dira, baina epaiketa euskaraz burutzeko egindako saiakera eta proposamen guztiek ezezko erantzuna jaso dute Espainiako Justizi Administraziotik urte hauetan zehar.

    {mosimage}

    Honela jaso da epaiketan gertatutakoa Berrian.


     

     

     

     

     

     

     

  • 07
    URR

    {mosimage}Agerraldi honen bitartez, Euskal Herrian Euskaraz erakunde euskaltzaleak euskarak eta euskaldunok bizi dugun egoera larria salatu nahi dugu, arrazoi ezberdinak ditugula horretarako. Batetik, euskararen normalkuntza helburu ez duten egitasmo, plan eta proiektuekin egin nahi diguten iruzurra salatu nahi genuke. Bestetik, sasi proposamen horien bidez beren aurpegiak zuritu nahi dituztenek, beste behin ere, euskaltzaleen aurkako frontea zabalik dutela salatu nahi dugu, zigor bideak aplikatzen dituztela horretarako.
    Prentsaurreko testu osoa irakurtzeko klikatu albistean...

  • 01
    OTS

     

    4.601 euro balio du takografoaren diskoko daten zenbakiak euskaraz jartzeak. Hiru, garraiolarien sindikatuak eman du jakitera sindikatuko kide den kamioilariari irailaren 15ean Jaenen (Espainia) Guardia Zibilen eskutik gertatutakoa. Hile honetan berretsi du Andaluziako Juntako Herri Lan eta Garraio sailak gidariaren kontrako isuna "erregistro orria fatsutzea" leporatuta.