• 19
    MAI

    EHEk bat egin du maiatzaren 21erako Euskal Herriko gehiengo sindikalak deitutako grebarekin. Bestelako hainbat herri eragilek aurretiaz egin bezala, greba deialdiari atxiki zaio eragile euskaltzalea ere;  hedabideetara helarazitako gutunean azaltzen duenez, egun indarrean dagoen eredu ekonomiko eta sozial zapaltzailearen eta honen bidez zabaltzen ari den doktrina globalizatzailearen aurrean kokatu du EHEk beren erabakia. Aipatu ereduak gure eskubideak etengabe urratzen dituela dio EHEk, herriari eta herri nortasunari lotutakoak, eta zentzu horretan Euskal Herria berreuskalduntzea posible egingo duen jendarte eredu berria sortzeko abiapuntutzat jo du maiatzaren 21eko greba

    {mosimage}

     

     

     

    {mosimage}