• 29
    AZA

    ANAITZ IGOA ETA ITSASO GANBOA. Etxarriko EHEren izenean

    "Egoera iraultzeko bertatik bertara adostu eta sortutako hizkuntza-politika burujabea behar dugula aldarrikatu behar dugu. Euskaraz Bizi den herria eraikitzeko, euskara lehentasunezkoa izatea ezinbestekoa da"

  • 25
    AZA

    Margoketak agertu ziren Euskal Herriko hainbat herri eta hiritan Espainiako hauteskundeen atarian. Irunberrin (Nafarroa) "Bases Autónomas" talde naziak bere gain hartu ditu ekintzak, eta herriaren sarreretako seinaleetan euskal izena ezabatu dute. Ez dute lan handirik izan, inguru horietan ere hizkuntza paisaia arrotza baita. Amaiur eta Ezkerra alderdien iragarkietan ere margotu zuten.

    Irunberriko sarreran euskal izena ezabaturik

  • 24
    AZA

    EHEk ekimena egin du gaur Euskarabidea, Nafarroako Euskararen Institutuaren egoitzan. Helburua Vascuencearen Legea eta horrek eragindakoak salatzea izan da. Gaurko ekintza zuzenak ateak itxi nahi izan dizkie Nafarroa Garaiko Gobernuak Euskarabidearen bidez aurrera daraman iruzurrari eta hizkuntza politika menderatzaileari.

    Euskarabideako atea itxita

  • 18
    AZA

    EHEko kideak Oiartzungo (Gipuzkoa) Carrefourrera joan ziren atzo hizkuntza eskubideen urraketak salatzera. Ttur-ttur euskara elkarteko kideekin batera, erreklamazio orriak eskatu zituzten, eta Behatokian ere egin zuten salaketa. “Carrefour aurrerapausoak egin beharrean, atzerapausoak ematen ari da”, salatu dute EHEko kideek.

    Oiartzuarrak eskubide urraketak salatzen Carrefourren

  • 16
    AZA

    ARITZ LARRETA BEREZIARTUA. Zarauzko EHEren izenean

    Joan den urriaren 21ean egin zuen Zarauzko Bilduk agintaldiko lehen 100 egunen balorazioa. Lehenik eta behin, ekitaldiaren lehen zatian, Udalaren momentuko egoeraren berri eman ziguten Bilduko udal ordezkariek. Ondoren, ekitaldiaren bigarren zatian, 2012ko aurrekontuetarako dituzten asmoez aritu ziren.Beste herritar asko bezala, Zarauzko Euskal Herrian Euskarazeko (EHE) kideok ere han izan ginen, 2012ari begira Udalak euskararen normalizazioa dela-eta egin asmo dituenak ezagutzeko.

  • 07
    AZA

    Bizikleta martxarekin ekin zion EHEk ezabatu eta euskaraz bizi ekimenari Iruñerrian.

  • 02
    AZA

    "Ezabaketa Eguna" bezala hasi eta urte luzez "Ezabaketa Astea" moduan jarraitu duen ekimena atzean utzita "Ezabatu eta euskaraz bizi" egitasmoa aurkeztu du gaur EHEk Iruñean. Euskal Herriko paisaia linguistikoak erabat arrotza izaten jarraitzen duen honetan, herri euskaldunak bizi duen zapalkuntzaren mugak azaleratu, hizkuntza paisaia irauli eta berau kolorez zipriztintzeko deia egin die herri mugimenduko eragileak euskaltzaleei.

  • 31
    URR

    Euskal Herrian Euskarazek urtero antolatzen duen zozketak badu irabazlea: Gorka Garcia. 13.560. zenbakidun boletoak Eskoziara bidaiatzeko aukera emanen dio Antsoaingo (Nafarroa) euskaltzaleari. Irribarrea ahotik ezin kendurik jaso du saria, eta lagun ugari hurbildu zaizkiola esan digu: "zenbaki saritua donetteak bezalakoa da, orain denek izan nahi dute nire lagun". Zorionak Gorka eta gozatu bidaia!!

    Gorka Garcia boletoa eskuan

  • 25
    URR

    Herri mugimenduak deiturik, jende andana bildu da Gernikara (Bizkaia) herri eskoletan parte hartzeko asmoz. Hainbat eskola antolatu dituzte, eta egunari bukaera emateko ekitaldia egin dute Lizeo Antzokian. Inposaketen aurka eta erabakitzeko eskubidearen aldeko mezua zabaldu du herri mugimenduak, eta egutegi propioa lantzeko beharra azpimarratu dute.

    Herri mugimendua Gernikan. TOPATU (CC)

  • 18
    URR

    Ordiziako herritar baten seme-alabek 18 urtez izan dituzte haien hizkuntza-eskubideak urraturik Osakidetzan. Izan ere, denbora horretan guztian Osakidetzak ez du euskarazko asistentzia iraunkorki bermatu.