• 07
    URR

    {mosimage}Agerraldi honen bitartez, Euskal Herrian Euskaraz erakunde euskaltzaleak euskarak eta euskaldunok bizi dugun egoera larria salatu nahi dugu, arrazoi ezberdinak ditugula horretarako. Batetik, euskararen normalkuntza helburu ez duten egitasmo, plan eta proiektuekin egin nahi diguten iruzurra salatu nahi genuke. Bestetik, sasi proposamen horien bidez beren aurpegiak zuritu nahi dituztenek, beste behin ere, euskaltzaleen aurkako frontea zabalik dutela salatu nahi dugu, zigor bideak aplikatzen dituztela horretarako.
    Prentsaurreko testu osoa irakurtzeko klikatu albistean...

  • 05
    URR

    Urriaren 5arekin etorri da EHEk urtero burutzen duen zozketa bikainaren saridun zenbakia. 17.977 zenbakidun txarteltxoaren jabea joango da beraz, berak nahi duen beste batekin batera, aste betez Flandriara. Berria egunkariko gaurko edizioan (2010/X/05) agertzen da saridun zenbakia. Irabazlea agertzen denean orrialde honetan bertan jakinaraziko dugu.

  • 13
    UZT

    JOXE MANUEL ODRIOZOLA. Euskara Iraksalea

    Flandriak bere buruaren jabe izan nahi du. Zergatik ote? Batez ere bere nazio-hizkuntza daukalako eta hizkuntza horrek mugatzen duen nazio-kultura bat daukalako eta nazio-kultura horrek nazio politikoa edo estatu burujabea eskatzen duelako gaurko munduan. Nazio burujabez egituratutako munduan, hain zuzen.

  • 13
    UZT

     

     

     

    Garbiñe Petriati Ijurra zuzendaria urteko txostenaren aurkezpenekin jarraituz, EAEko Ararteko Iñigo Lamarcarekin bildu da Gasteizen. “Behatokiak argitaratzen duen Urteko txostena herritarrek helarazitako bizipenen bidez osatutako hizkuntza-eskubideen egoeraren erradiografia erreala dela kontuan harturik, eskubideen defentsan lan egiten duten erakundeek ere kontuan hartu behar dutelakoan gaude” azaldu du Petriatik
  • 13
    UZT

     

    Hiru urtez bildu gabe egon ostean, porrot egin du Osakidetzako mahai sektorialeko euskara batzordea berriz biltzeko saiakerak. Ordua eta lekua jarrita zeuden, partaide batzuk ere bertan ziren, baina bilera ez zen hasi ere egin arduradun politikoek hitzorduari muzin egin ziotelako eta bat-bateko itzulpengintza zerbitzurik ez zelako bermatu. Bilera aurrera eramateko gutxieneko baldintzarik ez zela argudiatuta, batzordeko sindikatu guztiek bilera bertan behera uztea erabaki zuten. Azken urteotan Osakidetzan ematen ari diren euskaldunon aurkako jarrera mespretxatzaileen artean beste bat baino ez da izan azken hau

     

  • 13
    UZT

    Agurainen izan zen duela hile eskas 2010eko Araba Euskaraz jaialdia, eta aurkeztu dute jada 2011koa. Laudio Ikastolak hartuko ditu bere gain Arabako Ikastolen aldeko jaiaren prestakuntza lanak, eta Laudion bertan ospatuko dute jaia laugarrenez, hitzorduaren 40. urtemugarekin batera. Leloa, sinplea bezain indartsua da, Bagare, eta 40 urte luzez egindako ibilbideari erantzuten dio. Egunean bertan, datorren urteko ekainaren 19an hain zuzen ere, duela lau hamarkada bidea hasi zutenak omenduko dituzte; izan ere, "izan zirelako" bagare.

     

  • 08
    UZT

    Kazeta.info gunetik hartutako Gaizka Irozen irudia 

    Iragan astean prentsa agerraldia egin zuten Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluak eta bertako kide den Euskal Konfederazioak. Bertan, frantses Parlamentuan diputatuak lantzen ari diren hizkuntza arloko lege-proposamenean elkarteen hitza aintzat har dezaten galdegin eta aipatu arloan eman diren "atzeranzko urratsak" arbuiatu zituzten. Horien adibide gisara aipatu zituzten azkenaldian frantses hutsean jartzen hasi diren bide-seinaleak. Asteon aldiz, hitzetatik ekintzetara pasatu eta Ametzondoko itzulgunean bide-seinale berria ezabatu dute.

     

  • 01
    UZT

     

    Burlatako EHEk Ekilore Saria 2010 irabazi du. Argazkian dituzue bertako kideak, saria jaso zuten unean. Burlatako Axular Elkartearen eskutik ematen da aipatu saria urtero, eta euskararen aldeko lana egin duen talde edo norbanako bati ematen zaio, aurtengoan bertako EHEri egokitu zaiolarik. EHEkoek poz handiz jaso dute saria; "izugarrizko ohorea" dela esan eta  eskerrak eman dizkiete "Axular Elkarteko kideei eta Burlatako euskararen aldeko auzokide guztiei". Adierazi dutenez, "EHEren 30 urteotako ibilbideari zuzendu diote saria, orain arte egindako lanagatik".

     

  • 01
    UZT

    Oiartzungo EHEk  ekimena burutu du  Alcampo merkatalgunean. Bertan, Alcampoko publizitate ezberdina zintzilikaturik zegoen tenderete moduko bat irudikatu dute. Horrekin, publizitatea euskaraz izatea aldarrikatu nahi izan dute. Hala, Oiartzungo Euskal Herrian Euskaraz taldeak ez du etsi herriko bi merkatalgune nagusiei zuzenduriko kanpainan. Aspalditik ari dira Oiartzungo euskaltzaleak Alcampo eta Carrefour merkatalgune handietan urratzen diren hizkuntza eskubideen aurrean era guztietako dinamikak eta erantzunak artikulatzen, hala nola, sinadura bilketa erraldoi, ekimen erreibidinkatzaile, elkarretaratze eta halakoak baliatuz. 2008tik daramaten borrokaren aurrean aipatu merkatalguneen erantzun eza ikusita, Oiartzungo EHEk ekimenekin jarraitu du aurrera

     

  • 01
    UZT

     Iruñeko Jarauta kalean dagoen Depor Taberna euskaltzaleak San Ferminak ere euskaraz bizitzeko egitaraua prestatu du. Bertso-bermutak, herri-bazkariak eta kontzertuek hainbat eta hainbat euskaltzale bilduko dituzte heldu diren uztailaren 11 eta 12an. Euskaraz Bizitzearen aldeko hautuari hauspoa emateko kamisetak ere salgai izango dituzte aipatu tabernan. Bestalde, Bai Euskal Herriari herri ekimenak San Ferminetan ere txosnak debekatu zituztenetik martxan jartzen hasi diren gune eta taberna herrikoietara hurbiltzeko deialdia egin du.