• 17
    ABE

     

    Kontseiluko zuzendaritzak Egunkariaren alde egingo den manifestaziora joateko deialdia egin du. Donostian egindako agerraldian, Kontseiluko idazkari nagusi Xabier Mendigurenekin batera, Koldo Tellitu (Euskal Herriko Ikastolak), Joanmari Larrarte (EKT), Mikel Arrizabalaga (Elkar), Unai Larreategi (EHE), Sébastien Castet (Euskal Konfederazioa), Leire Muxika (Emun) Aritz Zerain (Bertsozale Elkartea) eta Aurkene Urrusolo egon dira 

     

  • 15
    ABE

    Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseilua biziki kezkatuta dago euskararen normalizazioak Nafarroan daraman bidearekin. Hori azaltzeko, agerraldia egin dute Kontseilua osatzen duten hainbat eragileetako ordezkariek. “Euskara normalizatzeko beharrezkoa den hizkuntza-politika eragingarria baztertu eta euskal hiztunen hizkuntza-eskubideak sistematikoki zapaltzea ahalbidetzen duen politika du indarrean UPNren Gobernuak”, azaldu du Iñaki Lasak, Kontseiluko ildo politiko-instituzionaleko arduradunak 

     

  • 27
    AZA

    Nire iritziz, Nafarroa Garaia edo Nafarroako Foru Erkidegoa, Euskal Herriko lurralde bat da, bai kulturalki, bai linguistikoki eta bai politikoki.   Politikoki, une honetan ezin baldin bada izan errealitatea ere, nire helburua horixe da, alegia, Euskal Herri independentea lortzea.   Horrexegatik, uste dut euskarak ofizialtasuna eduki beharko lukeela Euskal Herriko lurraldetasun osoan, bertako hizkuntza bere-berekia delako eta zaharrena, gainera, adituen arabera.  

  • 27
    AZA

    Oiartzungo EHEk prentsaurrekoa egin zuen eragile euskaltzalearen 30. urteurrenaren karietara. Bertan bildu ziren gaurko zein atzoko EHEko kide oiartzuarrak, eta Euskal Herri osoan euskarak bizi duen egoeraren inguruko irakurketa plazaratzearekin batera, kanpaina berri bat abiarazi dutela iragarri zuten, Osakidetzari dagozkigun eskubideak berma ditzatela eskatuz. Muruetagoiena anbulatorioan euskara  jakitea eskatzen ez duen postu berri bat dagoela betetzeko eta Lartzabalgo anbulatorioaren egoera tamalgarria salatu zituzten, horiei begirako dinamikak iragartzeaz gain

     

  • 26
    AZA

    Azken asteotan Bilboko Euskal Herrian Euskarazek kanpaina berri bat jarri du martxan eskolak euskaldundu behar duela aldarrikatuz. Hurrengo hilabeteetan zehar aurrera eramango duen dinamikari hasiera emateko “A ereduaren gripea”ren arriskuetaz ohartarazteari ekin dio kaleetan agertutako kartelen bidez eta eredu hau eskeintzen duten eskolak seinalatuz

     

  • 23
    AZA
    
    

    Abian da jada, urtero bezala, EHEk deitutako Ezabaketa Astea, eta hasiera eman diogu, Lapurdi, Nafarroa Garaia eta Gipuzkoa lotzen diren puntu fisikoan; hots, Euskal Herria zatikatzen duten hiru administrazioek bat egiten duten muga faltsuan, hots, Endarlatzako zubiaren ingurumarietan. Hala, “Euskararen herrian mugarik ez! Euskaraz bizi, Euskal Herri euskalduna eraiki!” lelopean egin dugu ekimena eta aipatu leloak jasotzen dituzten pankarta erraldoiak bota ditugu zubiaren inguru guztian. Zehatzago, pankarta erraldoia bota dugu Gipuzkoako aldean, pankarta luzea eskegi dugu Bidasoaren bi aldeak batzen dituen zubian, eta bide batez, Nafarroa Garaia eta Gipuzkoako muga administratiboa irudikatzen duten bide seinaleak ezabatu ditugu, “Euskaraz bizi, Euskal herri euskalduna eraiki!” leloekin. 

  • 05
    AZA

    Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluak, hainbat udalekin lankidetza hitzarmena sinatu du. Donostiako Miramar jauregian egindako ekitaldian bildutako udaletako ordezkariekin hizkuntza-politika hobetzea helburua duen hitzarmena sinatu du Kontseiluak.

  • 02
    AZA

    PSE-EE Eusko Jaurlaritzara iristearekin batera, euskaldun askok eta askok gure hizkuntza eskubideen urraketaren aro berri bat zabaltzen zela aurreikusi genuen. Jaurlaritzako hainbat sailburu berrik, eserlekua hartu eta lehen egunetik iragarri zituzten euskararen kontrako neurriak, eta Isabel Celaa izan da esandakoak praktikara eramaten lehena. Ondorioa: Euskara hezkuntzako hizkuntza nagusia izango zela aitortzen zuen dekretua eta Euskal Herriaren nortasuna bertan behera gelditzea.

  • 02
    AZA

    Urtero bezala, EHEk Nazio Batzarra egin zuen urriaren 3an, Etxarri-Aranatzen. Bertan, egoeraren azterketari ekin zitzaion lehenik eta ostean, ikasturte berriari begira EHEk aurrean dituen erronkak zehaztu eta horiei ekiteko beharrezkoa den plangintza adostu zuten eragile euskaltzaleko kideek

     

  • 02
    AZA

    EHEk elkarretaratzea egin zuen Nafar Parlamentuaren aurrean, bertan Vascuencearen Legearen eztabaida ematen ari zen bitartean. Foru Parlamentuan euskarari Nafarroan jarri beharreko mugez eztabaidatu zen, baina legea bera arbuiatu zuen EHEk, euskararen ofizialtasuna Euskal Herri osorako aldarrikatuz


  • Euskal Herrian Euskaraz: ehe@euskalherrianeuskaraz.org // 655719539 // Martin Ugalde Kultur Parkea, 20140, Andoain, Gipuzkoa / Nor gara /RSS