• 23
    MAI

    Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Kutxen bategitea eman zenetik bezero euskaldunon kexa ugari hedatu dira Kutxabanken jardunak eragindako hizkuntza eskubideen urraketen inguruan. EHEk abiatu duen ekimenaren helburua, herritarren aktibazioaren bitartez, entitateari ahalik eta kexa gehien helarazi eta Kutxabankek euskara eta euskaldunokiko duen jarrera aldaraztea zein bertan ere euskaraz bizi ahal izateko beharrezkoak diren neurriak har ditzaten eragitea da.

  • 22
    MAI

    Durangoko Euskal Herrian Euskaraz-ek deituta Euskaraz Bizi Egun txikia egingo dute ekainaren 8an. Espaloitik jaitsi ez eta euskaraz bizitzeko deia egin dute Durangoko euskalgintzan dabiltzan hainbat kiderekin batera. 

  • 17
    MAI

    Espainiako Gobernuak Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan duen ordezkari Carlos Urquijok markatutako bideari jarraiki, Estatuko Abokatuak helegiteak jarri dizkie euskara lehenesteko udalek hartu dituzten neurriei. EHEk elkarretaratzea egin du Arabako Gobernu Ordezkaritzaren aurrean

  • 08
    MAI

    Errenta aitorpena euskaraz egiteko deialdiak areagotzen doaz Euskal Herrian zehar. Instituzioetatik zein herri ekimenetik bultzatuta, hainbat dira helburu zehatzak jarri eta urratsak ematen joateko iniziatibak. Sei milakoa gaindituta, euskarazko zazpi mila errenta aitorpen lortzean jarri dute aurten langa Debagoienean, eta bost milakoa Goierrin. Zarautzen, aldiz, bi mila lortzeko erronkari eutsi diote. Zarauzko EHEk bat egin du udalaren kanpainarekin. Zein da zure herrian edo eskualdean jarri duzuen erronka?

    Errenta aitorpena ere, euskaraz
  • 16
    API

    Euskaraz bizi eta ikasteko eskubidearen aldeko aldarrikapen jaia izango da igandean, Villatuertan (Nafarroa Garaia), Sortzen-Ikasbatuaz elkarteak deituta. Auzo eta herri guztietan euskaraz bizi eta ikasi ahal izatearen alde burutuko den aldarrikapen jaiak omenaldia eginen die eremu ez-euskalduneko herritarrei, "legeak ezartzen dizkien mugen gainetik, euskaraz ikasteko eta bizitzeko egindako hautuagatik". Euskalgintzako eta sindikalgintzako eragile anitzek babestu dute deialdia.

    Guztion artean euskararen herria jostera deitu du sortzen-Ikasbatuaz elkarteak
  • 13
    API

    "Ez zaitez espaloitik jaitsi. Euskaraz bizi!" leloak jende ugari bildu du gaur Agoitzen. Goizetik hasita eta gauera arteko egitarau zabalarekin gozatu dute bertaratu direnek. Honat gaurkoan jazotakoaren kronikatxoa eta lehen balorazioa. Datozen egunotan izango dituzue irudi guztiak ikusgai. Bitartean, Facebook eta Twitter bidez konpartitutakoak ikusi ditzakezue.

    Euskaltzale andana batu da Euskaraz Bizi Egunean
  • 12
    API

    Euskal Herriko hainbat herri eta auzotatik iritsi zaizkigun aldarrien irudi galeria ikusteko, sakatu hemen

    Ez gara espaloitik jaitsiko!
    Arrotxapeako euskaltzaleak ez dira espaloitik jaitsiko
  • 06
    API

    Berrehundik gora herritar eta 23 eragile batu dira Agoitzen espaloitik ez direla jaitsiko berretsi eta heldu den larunbateko deialdia jendartera zabaltzeko.

    Euskaraz Bizi Egunerako deia egin dute agoiztarrek
    Ez gara espaloitik jaitsiko! Zu bai ala?
  • 26
    MAR

    Apirilaren 13an Agoitzen egingo den Euskaraz Bizi Egunak euskalgintzaren babesa jaso du gaur. Alta, Iruñean egindako agerraldiak utzi du bestelako albisterik. Izan ere, oraindik ezagutzera eman gabe zegoen jaia eta aldarrikapena uztartuko dituen egitasmoaren egitaraua. Auzolanetik sortutako Euskaraz Bizi Egunaren nondik norakoak agertu ostean, euskaltzaleak Agoitzera eramateko EHEk prestatu duen spot "berezi eta ezberdina" aurkeztu dute euskaltzaleek.

    Euskalgintzak babesa agertu dio Euskaraz Bizi Egunari
  • 22
    MAR

    Hamazortzigarren Korrikaren lehen metroetan lekukoa eraman ostean handik eta hemendik ikusi ahal izan dugu EHEren barraskiloa, Andoain eta Baiona lotuko dituen bidean euskara elkarri ematen. Mapa interaktiboa osatu dugu berau agertu den lekuetako bideo eta irudiekin.

    EHEren barraskiloa Korrika
    EHEren barraskiloa Urkiolan behera Korrika
Iritzia
Euskalduna naiz eta arraro nago

Guk eskola euskalduna!

Euskararen telefonoa
GUK ESKOLA EUSKALDUNA
Barraskiloaren mapa

Euskaraz bizi sarean