• 27
    MAR

    Iñigo Fernandez de Martikorena UKBERRI.NET Uribe Kostako eta Erandioko Agerkari digitaleko kazetari eta EHEko kide ohiaren atxiloketaren harira Euskal Herrian Euskaraz herri mugimenduko eragile euskaltzaletik zera esan nahi dugu:

    Euskal Herrian Euskaraz-en oharra Iñigo Fernandez de Martikorenaren atxiloketaren harira
    Iñigo, Osakidetzako Lan Eskaintza Publikoetan euskara baztertzen dela salatzeko 2.002ko ekimen batean

    Iñigoren atxiloketa lehenbailehen bukatu beharreko ameskaiztoa da; ez dauka ez hanka ez buru, arrazoirik gabe hartu dute atxilo. Iñigok zorrotz ukatu ditu akusazioak eta egun horretan ez zela Bilbon egon esan die atxilotu duten ertzainei. "Muntaia susmoa" hartu dio operazioari, eta ez da gutxiagorako. Ertzaintzak ez daki ze epaitegitara eraman behar duen ere, eta alde batetik bestera mugitu dute, noraez horretan.

    Iñigok beti ala beti erakutsi duen jarrera eredugarritzat jotzen dugu EHEtik, eta beste behin erakutsi du euskaraz bizi nahi duela eta ez dagoela espaloitik jaisteko prest, diligentzia guztiak euskaraz egiteko eskatu ostean ertzain euskaldunik ez zegoela eta gazteleraz egitera behartu nahi izan dutenean.

    Hor ere bistan da lehen eta bigarren mailako herritarrak gauden bezala lehen eta bigarren mailako legeak eta eskubideak daudela. Non geratzen dira hizkuntza eskubideak eta hauen bermeak eskaparate hautsi baten aurrean?

    Euskal Herrian Euskaraz herri mugimenduko eragile euskaltzaletik irmoki eskatzen dugu Iñigoren baldintzarik gabeko berehalako askatasuna. Horrekin batera elkartasun eta babes osoa adierazten diogu berari zein beren sendi eta lagunei, eta eraso berri hau salatzeko ekimenetan parte hartzeko deia egiten diegu herritar, euskaldun eta euskaltzale guztiei.

    Eutsi gogor, Iñigo!

    Iruzkinak

    Egin zure iruzkina

    • Galdera: garrantzitsua! Erantzuna zenbakiz eman, mesedez
      Galdera hau spam-aren (eskatu gabeko mezuen) aurkakoa da. Robotak edo pertsonak bereizteko balio du. Eskerrik asko.