• 16
    IRAI
    Donostiako plaza eta kaleak ofizialki euskaratzearen aurka egin du oposizioak
    Kanpandegi kalea, Parte Zaharrean. (Argazkia: Mikel Goñi)

    Euskararen normalizazioaren aldeko urrats honi galga jarri diete oposizioko hiru alderdiek.

    "Euskararen hiriburua" ei den Donostiako makina bat kale eta plaza ez dira ofizialki euskaldunak. Horren aurrean, hilabete hasieran udal gobernuak hiriko 295 plaza eta kaleri euskarazko izen ofiziala jartzeko proposamena egin zuen. Kaleko plaketan izenak euskaraz eta gaztelaniaz agertzen badira ere, hainbat kasutan euskarazko izenak ez daude erregistratuak. Udal gobernuak jakinarazi duenez, 1979. urtetik izendegia eguneratu gabe dago, eta euskararen normalizaziorako bidean, egoera eguneratzeko borondatea azaldu zuten.

    Oposizioko hiru alderdiak, baina, zentzuzko bezain beharrezko proposamen honen aurka agertu dira. Udal gobernuak suharki gaitzetsi du erabaki “ulertezin” hau: “Harrigarria eta onartezina da euskararen normalizazioan hain garrantzitsua den pausoari babesik ez ematea, euskal izenak euskaraz ofizial egitea ez babestea”.

    Datorren udalbatzarrari begira, euren jarrera aldatu, eta adostasunerako deia egin die oposizioko alderdiei.
     

    Iruzkinak

    Egin zure iruzkina

    • Galdera: garrantzitsua! Erantzuna zenbakiz eman, mesedez
      Galdera hau spam-aren (eskatu gabeko mezuen) aurkakoa da. Robotak edo pertsonak bereizteko balio du. Eskerrik asko.