• 20
    MAI

    Hizkuntza Eskubideen Behatokiak agerraldia egin du gaur Gasteizen. Bertan, Paul Bilbaok Kontseiluko idazkaritza nagusia hartzean Behatokiko zuzendaritzan utzitako hutsunea bete duen Garbiņe Petriati aurkeztu da jendaurrean. Alta, agerraldiaren tarterik handiena Behatokiaren 2009ko txostenaren aurkezpenak hartu du. Esan dutenez, "hizkuntza-politiketan inflexio-puntuaren beharra ondorioztatzen dute 2009ko datuek".

     

    Hizkuntz Eskubideen Behatokiak 2009an jasotako salaketa eta espedienteak jasotzen dituen urteko txostena aurkeztu du Gasteizen. Halaz ere, mamian sartu aurretik, Paul Bilbaok Kontseiluko idazkaritza nagusia hartzean Behatokian utzitako hutsunea beteko duen Behatokiko zuzendari berri, Garbiņe Petriatiren aurkezpena egin du Paul Bilbaok berak. Petriati Arbizun jaio zen 1962an, eta ibilbide luzea egin du euskalgintzaren baitan. 12 urtez helduen euskalduntze-alfabetatzean aritu ostean, Kontseiluaren Bai Euskarari Sakanan proiektuan ibili zen teknikari gisa. Ia azken hamarkada osoan aipatu eskualdeko Bierrik fundazioaren kudeatzaile eta tokiko hedabideen sustatzaile bezala aritu da.

     

    Bilbaok hartu du hitza lehenik eta behin, eta aipatu duenez,  "euskaldunon hizkuntza eksubideen bermea ez da lehen mailako arazoa administrazioentzat. Hizkuntza-eskubideak bigarren mailako eskubideak dira eta haien urraketak ez du inolako ondoriorik eragiten. Euskara askatasunean erabiltzea galarazten zaio euskal hiztunari". Bilbaoren ustez, "euskaldunon hizkuntza-eskubideen bermeari begira inflexio-puntua eman behar da hizkuntza-politiketan".

    Petriatik ere Kontseiluko Idazkari nagusiaren hariari egin dio tira eta "hizkuntza-eskubideak lurralde guztietan eta administrazio guztiek urratzen dituztela" salatu du. "1.400 espediente bideratu izanak ondorio batera garamatza: inflexio-puntua nahitaezkoa da hizkuntza-politiketan. Eskubideen bermatzaile izan beharko luketen instituzioetan 180 graduko aldaketa" eman beharko litzatekeela hizkuntza-politiketan esan du Petriatik.

    Hainbat izan dira agerraldian emandako datuak. Horra esteka interesgarri batzuk albisteari jarraipena sakonagoa egiteko:

    Eranskinak:

    Kontseilua.org

    Gara.net

    Behatokia.org