• 17
    ABE

    Maņeruko (Nafarroa) eskolan sartu dira hainbat euskaltzale Sortzen Ikasbatuazen deialdiari erantzunez. Hango eskola itxita dago, gurasoek D ereduan matrikulatu nahi dituztelakoz beren seme-alabak. Horrek egunero autobusa hartzera behartzen ditu.

    Euskalgintzarekin bilera Maņeruko itxialdian

    Vascuencearen Legearen urteurrenarekin batera, legearen ondorioak salatu ditu Sortzen Ikasbatuaz elkarteak. Horretarako, itxialdia egin du Maņeruko eskolan. Hainbat lagun bildu dira atzo eta gaur egin diren ekitaldietara, eta gaua han pasa dute hamabi lagunek. Maņeruko herritarren babes osoa izan dute itxialdian parte hartu dutenek, eta gosaria ere eraman diete esker ona agertzeko.

    Gaur, euskalgintzako eta hezkuntzako eragileak hurbildu dira Maņerura, sindikatuetako kideekin batera. Maņeruko, Zangotzako eta Artaxoako herritarrek haien herrietako egoera gordina azaldu diete eskolan bildu diren eragileei. Han izan dira, besteak beste, Nestor Esteban eta Gorka Iriarte EHEko kideak, baita Paul Bilbao (Kontseilua) eta Garbiņe Petriati (Behatokia). ELA, LAB, EILAS, EHBE eta AEK elkarteetako kideak ere izan dira bileran.

    Orain bazkari herrikoia dute Maņerun, eta arratsaldean Euskararen eguneko ekitaldiez gozatzeko aukera izanen dute itxialdian parte hartzen direnek. Gaur ere eskolan eginen dute lo euskaltzaleek, eta bihar bukatuko da itxialdia. Alderdi politikoekin bilera eginen du Sortzen Ikasbatuazek lehenbizi, eta bukatzeko prentsa aurreko agerraldia eginen du.

    Atzo Porrotx izan zen Maņeruko haurrekin