• 21
    OTS
    Izarbeibarko herritarren hizkuntza eskubideak urratuko dira Vascuencearen Legearen erruz
    Vascuencearen legearen aurkako elkarretaratzea Garesen

    Nafarroako Administrazio Auzitegiak bertan behera utzi ditu Izarbeibarko (Nafarroa) euskararen ordenantzako puntu batzuk, Garesko Auzalan elkarteak bere blogean jakinarazi duenez. Mankomunitateak igorritako dokumentu, agiri eta komunikazioak ezinen dira elebidunak izan, Administrazioei ezinen die euskaraz komunikatzeko eskaririk egin, eta Mankomunitatearen izen ofiziala ezinen da bi hizkuntzatan egon. Sententzia Vascuencearen legean oinarritu da, eta Javier Molinet Carretero garestarrak aurkeztutako errekurtsoari erantzuna eman dio.

  • 15
    OTS
    Hizkuntza politikek erroko aldaketa behar dutela azpimarratu du Kontseiluak
    2011ko urtekariaren aurkezpen ekitaldia

    Hizkuntza-politiken urtekaria 2011 aurkeztu du Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluak. Ondorio argia atera dute: erroko aldaketak behar dituzte Euskal Herriko administrazioek egiten dituzten hizkuntza-politikek. Lurralde guztietan atzera urratsak eman dira 2011an, batzuetan besteetan baino gehiago.

  • 31
    URT
    Euskaraz hitz egitea ez da delitu
    Isunen berri emateko agerraldia

    Foruzainei euskaraz hitz egiteagatik jarritako isuna ez dute ordaindu beharko Altsasuko (Nafarroa) EHEko kideek. Bertan behera utzi dute "desobedientzia" leporatzen zien zigorra. Hala ere, oraindik 6.000 euroko isuna dute ordaintzeke, 'Ezabatu eta euskaraz bizi' ekimenaren baitan egindako ekintzengatik. Otsailaren 9an zita izanen dute Iruñeko epaitegian, eta euskaraz bizitzearen hautua aldarrikatzera joanen dira altsasuarrak.

  • 30
    URT
    Txillardegiri azken agurra eman dio Ezker Abertzaleak
    Igone Lamarain (EHE) Txillardegiren omenaldian

    Omenaldi hunkigarri batekin azken agurra eman zioten Txillardegiri atzo euskaltzale andanak. EHEko sortzaile eta euskaltzale handiaren omeneko ekitaldia Donostiako Victoria Eugenia antzokian antolatu zuen Ezker Abertzaleak. Euskal Herrian Euskaraz ere bertan izan zen omenaldirik beroena emateko gogoz. Han zirenek txalo zaparrada artean hartu zituzten eragile euskaltzaleko kideak, baita Igone Lamarainen hitzak ere. Oholtza gainetik politika eta kultura munduko hainbat kide pasatu ziren. Arnaldo Otegik ere egin zuen bere ekarpena kartzelatik idatzitako gutunarekin.

  • 25
    URT
    Euskaraz bizi nahi dutela aldarrikatu dute ehunetik gora faltzestarrek
    Faltzesko euskaltzaleak erregistroan

    Faltzesen (Nafarroa) euskaraz bizi nahi dutela adierazi diote hainbat herritarrek bertako Udalari. 175 sinadura aurkeztu dituzte herriko sarreretako seinaleetan euskarazko izena agertu dadin. “Euskaldunok Faltzesen euskaraz bizitzeko eskubidea daukagula adierazi nahi dugu, Faltzes herria existitzen dela esan nahi dugu”, dio euskaltzaleek sinatutako agiriak. Seinalearena, nomalizazio bidean "lehenbiziko urratsa" izanen litzatekeela zehaztu dute.

    Faltzesko euskaltzaleak erregistroan

  • 24
    URT
    Euskaraz Bizi Eguna aurkeztu du EHEk
    Larreategi, Lamarain eta Arrizabalaga EBEren aurkezpenean

    Donostiara joan eta Euskaraz Bizi Egunean parte hartzeko deia luzatu die EHEk herritarrei. Ehunka lagunentzako herri-bazkaria eta gaueko kontzertuak egun honetako egitarau zabalaren ikur nagusiak badira ere, aurten 'Euskalduna naiz eta harro nago!' lelopean egingo den Nazio Manifestazioak protagonismo berezia izango du. Eragile euskaltzaleak esan duenez, "Euskal Herri euskaldunaren bidean urrats bat gehiago eman eta euskaraz bizi den herriaren erakusleiho izan nahi du Donostian egingo dugun Euskaraz Bizi Egunak. Jaia eta aldarrikapena uztartuz, euskaltzale andana batu nahi dugu martxoaren 17an".

  • 13
    URT

    2013ko Euskaraz Bizi Egunaren albisteak jasotzen dituen atala duzu honokoa. 

    Agoitzen izango da aurtengo Euskaraz Bizi Eguna
  • 01
    URT

    Izenburua: Euskalduna naiz eta arraro nago!

    Antzezleak: Barry Manley “Barry Barrez” eta Aitor Txarterina “Baltziskueta”

    Iraupena: Ordu bete

    Saioa egiteko tokiaren ezaugarriak: Leku txikia edo ertaina, lasaia eta itxia.

    Behar teknikoak: Mikrofono bi eta audioa.

    Azalpena: Barry Barrezek eta Baltziskuetak hiruna bakarrizketa saio eskaintzen dizkigute Euskal Herrian Euskarazen eskutik. Umorea oinarri, euskaldun izatearen eta euskaldun jokatzearen ondorioen gainean arituko dira bi antzezleak. Horretarako, Euskaraz Bizitzearen esperientzia kontatzen dute bi umoregileek ordu
    beteko saio honetan.

    Kontratazioa: ehe@euskalherrianeuskaraz.org edo bakarrizketa@gmail.com

    Bakarrizketa saioa
  • 17
    ABE

    Maņeruko (Nafarroa) eskolan sartu dira hainbat euskaltzale Sortzen Ikasbatuazen deialdiari erantzunez. Hango eskola itxita dago, gurasoek D ereduan matrikulatu nahi dituztelakoz beren seme-alabak. Horrek egunero autobusa hartzera behartzen ditu.

    Euskalgintzarekin bilera Maņeruko itxialdian

  • 15
    ABE

    Euskaraz bizitzeko eskubidearen eta hizkuntza politika burujabearen aldeko aldarriek Nafarroa garaia zeharkatu dute Vascuencearen Legea delakoaren 25. urtemugan. Ehunka euskaltzalek hartu dute parte EHEk deituriko 20 elkarretaratzeetan. Iruņea eta Lizarran 90 lagunen bueltan batu dira. Tafallan eta Tuteran egin direnak izan dira jendetsuenak eta 100 euskaltzale inguruk babestu du EHEren deialdia horietako bakoitzean.

     

Iritzia
Euskalduna naiz eta arraro nago

Euskaraz Bizi Eguna 2013

Euskararen telefonoa
GUK ESKOLA EUSKALDUNA
Barraskiloaren mapa

Euskaraz bizi sarean