• 15
    EKA
    Oposaketen iruzurra salatu dute Durangaldean
    Iurretako osasun zentroan egindako ekimena

    Osasun zentroetako sarreretan margoketak egin eta kartelak paratu dituzte bart Durangon eta Iurretan. Gaur hasiko dira Lan Eskaintza Publikorako azterketak.

    Gaur hasiko diren oposaketen iruzurra salatzeko margoketak egin dituzte bart Durangon eta Iurretan (Bizkaia). Bi herrietako osasun zentruetako atarietan "euskaraz bizi nahi dugulako, Osakidetzan euskaraz!" leloak agertu dira, osasungintza euskalduntzearen aldeko kartelekin batera. Lan Eskaintza Publikorako azterketak igandera arte egingo dira Barakaldoko (Bizkaia) BECen. EHEk euskaldunoi eginen zaien iruzurra salatzeko elkarretaratzea deitu du LABekin batera. Bihar izango da, 10:30ean BECeko sarreran.

     

     

      • osakidetzaneuskaraz01
      • osakidetzaneuskaraz02
      • osakidetzaneuskaraz03
      • osakidetzaneuskaraz04
      • osakidetzaneuskaraz05

      Iruzkinak

      Egin zure iruzkina

      • Galdera: garrantzitsua! Erantzuna zenbakiz eman, mesedez
        Galdera hau spam-aren (eskatu gabeko mezuen) aurkakoa da. Robotak edo pertsonak bereizteko balio du. Eskerrik asko.