• 25
    MAR

    Beste hogeita hamar altsasuarrek bete zuten ostiralean udalari euskarazko harremana galdeginez eskaera orria. Orotara berrogeita hamarretik gora dira bertako EHEk udalari bideratuko dizkionak. Bide batez, apirilaren 5ean Gasteizen egingo den EBErako gonbita luzatu zuten.

    Herritarren eskaerak jaso eta EBErako deia egin du Altsasuko EHEk

    Altsasun berrogeita hamar lagunetik gorak egin dute bertan ere martxan jarritako “Udalak eta biok, euskaraz” dinamikarekin bat. EHEko kideek eskaerak jaso ondoren, hauek udaletxera eraman eta jarraipena egiteko konpromisoa hartu dute.

    Era berean, Apirilaren 5ean Gasteizen ospatuko den Euskaraz Bizi Egunerako deia egin zuten ostiralean. Egitaraua xeheki azaltzen duen kartela aurkeztu eta Sakanatik autobus bat antolatu dutela jakinarazi zuten. Autobusa goizeko 10:30etan atera eta 02:30etan itzuliko da eta izen emateko epea apirilaren 1ean iraungiko da.

     

    Iruzkinak

    Egin zure iruzkina

    • Galdera: garrantzitsua! Erantzuna zenbakiz eman, mesedez
      Galdera hau spam-aren (eskatu gabeko mezuen) aurkakoa da. Robotak edo pertsonak bereizteko balio du. Eskerrik asko.