• 30
    MAI
    Udalerri Euskaldunen Eguna girotze aldera bideoa egingo dute gaur Zarautzen
    Ekainaren 14an Tolosan ospatuko da

    Gaur arratsaldean osatuko dute bideoa eta herritarren parte hartzea ezinbestekoa izango da horretarako. 17:45etan Udaletxe plazan dute hitzordua.

    Zarauzko euskalgintzak egindako gonbitea:

    Aupa, lagun:

    Tolosan ekainaren 14an ospatuko den Udalerri Euskaldunen Eguna girotze aldera, Zarauzko euskalgintzakook, UEMArekin elkarlanean, bideotxo bat egitea pentsatu dugu.

    Horretarako, maiatzaren 30ean, 17:45ean elkartuko zaituztegu guztiok Udaletxe plazan. Bertan emango dizkizuegu egin beharrekoaren azalpenak. Oso gauza sinplea da egitea egokituko zaizuena. Helburua da munduari harro eta alai adieraztea EUSKARAZ GARELA eta horrela izaten jarraitu nahi dugula.

    Hainbat arlotako pertsonak elkartuko zaituztegu: kultura, komunikabideak, gaztetxea, eskolak, euskaltegiak, euskalgintza, Udala, anbulatorioa, kirolariak, merkatariak, ostalariak, sindikatuak, herritarrak...

    Asko jota 30 minutu lapurtuko dizkizugu. Baina guretzat oso-oso garrantzitsua da zure ekarpena.

    ANIMATU!

    Iruzkinak

    Egin zure iruzkina

    • Galdera: garrantzitsua! Erantzuna zenbakiz eman, mesedez
      Galdera hau spam-aren (eskatu gabeko mezuen) aurkakoa da. Robotak edo pertsonak bereizteko balio du. Eskerrik asko.