• 03
    UZT
    Udalaren erantzuna baloratzeko batzar irekia deitu du Durangoko EHE-k
    Herritarren presioari esker eman du erantzuna

    Uztailaren 10ean 19:00etan Pinondoko parkean izango da. Bertaratu ezin dutenek durango@euskalherrianeuskaraz.org korreora beraien ekarpenak bidaltzeko aukera izango dute.

    Kostata bada ere, Durangoko udalak erantzun die eskaera egin zuten herritarrei. Martxoaren 6an egin zituzten eskaerak eta orduaz geroztik ia lau hilabete pasatu badira ere, behingoz erantzun du. Horretarako durangarrek egindako bi elkarretaratzeak erabakigarriak izan dira.

    Erantzunak argi ilunak ditu. Alde batetik, euskaldunok euskaraz bizitzeko dugun eskubidea aitortu eta horretarako bitartekoak jartzeko borondatea agertzen du: “Udalak argi du herritarren hizkuntza aukeratzeko eskubidea bermatu egin behar duela eta horretarako behar dituen baliabideak erabiliko dituela”. Bestetik, baina, herritarren eskaerak ez betetzeko aitzakia ezberdinak mahai gaineratzen ditu.

    Horren aurrean erantzuna ondo aztertu eta proposamen bat lantzeko apustua egin du bertako EHE-k. Ahalik eta osoena izan dadin, dinamikako protagonistei eman nahi diete hitza; hots, herritarrei. Zentzu horretan uztailaren 10ean 19:00etan batzar irekia egingo da Pinondoko parkean. Bertan parte hartzeko deia egin diete herritarrei. Bertaratu ezin dutenek, berriz, durango@euskalherrianeuskaraz.org korreora ekarpenak bidaltzeko aukera izango dute.

    Iruzkinak

    Egin zure iruzkina

    • Galdera: garrantzitsua! Erantzuna zenbakiz eman, mesedez
      Galdera hau spam-aren (eskatu gabeko mezuen) aurkakoa da. Robotak edo pertsonak bereizteko balio du. Eskerrik asko.