• 21
    URR

    Besteak beste, herritarren eskaerei positiboki erantzuteko galdegin diote udalari.

    VI. Euskaraz BIZIkleta martxak Iruņerria zeharkatu du

    Euskaraz BIZIkleta martxak Iruñerria zeharkatu zuen iragan larunbatean. Hainbat lagun bildu ziren eta “Udalak eta biok, euskaraz” aldarrikatu zuten.

    Hamaiketako bikaina egin ostean, Errotxapeako Errotaberri elkartean ekin zioten aurtengo edizioari. Ibilbidean zehar Txantrea, Atarrabia, Burlata, Erripagaina eta Iruñeako zabalgunean zeharkatu zituzten, Iruñeko udal plazara heldu aurretik. Hamaika izan ziren aldarrikapenak, zoritxarrez zer aldarrikatua ere bada eta: besteak beste, “Iruñean euskaraz bizi!”, “Maya entzun, Iruñea euskaldun!”, “Vascuencearen legea pikutara!” eta “Udalak eta biok euskaraz!” oihukatu zuten.

    Ordu bata aldera heldu ziren Iruñeko udaletxearen parera, eta udalari zuzendutako oihuekin berarekiko harremana euskaraz nahi zutela aldarrikatu zuten. Iaz abiatutako “Udalak eta biok, euskaraz” dinamikaren baitan 160 eskaera aurkeztu zituzten aipatu nahia bete dadin eskatuz, eta oraindik ez dute erantzunik jaso.

    Eskaerak egi bihurtze bidean, urri hasieran instantzia bat aurkeztu zuten, agiri horren bidez udalak erantzuna eman zezan. Antolatzaileek jakinarazi zutenez, bide horretan sakontzeko sinatzaileekin batzeko asmoa dute, aurrera begirako ekimen zehatzak adosteko.
     

    Iruzkinak

    Egin zure iruzkina

    • Galdera: garrantzitsua! Erantzuna zenbakiz eman, mesedez
      Galdera hau spam-aren (eskatu gabeko mezuen) aurkakoa da. Robotak edo pertsonak bereizteko balio du. Eskerrik asko.