• 16
    EKA

    "Udalak eta biok, euskaraz" dinamikak aurrera darrai.

    Gernika Ueman sartzeko eskariak aurkeztu ditu EHEk udaletxean

    Makina bat herritarrek egindako eskaerak aurkeztu ditu EHEk Gernika-Lumoko udaletxean. Hala ere, kanpaina ez da amaitu, eta datozen asteetan ere eskariak batzeari ekingo diote EHEko kideek. Eragile euskaltzaleak azaldu duenez, gernikarrek eurek egindako eskaerak dira, ez EHEk, “eta hori garrantzitsua da”.

    Era berean, hauteskundeen atarietan, EH Bildurekin eta EAJrekin batzartu dira EHEko kideak. Hain zuzen, Gernika-Lumo Uema (Udalerri Euskaldunen Mankomunitatea) barruan egoteak hizkuntza normalkuntzan pausoak emateari lagunduko liokeela dio EHEk.

    Alderdi batek zein besteak aukera hori hausnartu eta aztertu beharrekoa dela erantzun dute. Dena den, hauteskundeen ostean ere udal arduradunekin biltzeko asmoa agertu du EHEk.

    "Udala eta biok, euskaraz" izeneko dokumentua sinatzeko deia egin die EHEk herritarrei. Seber Altube ikastolan, AEKn, Udal euskaltegian, Astran eta HITZAn sinatu daitezke.
     

    Iruzkinak

    Egin zure iruzkina

    • Galdera: garrantzitsua! Erantzuna zenbakiz eman, mesedez
      Galdera hau spam-aren (eskatu gabeko mezuen) aurkakoa da. Robotak edo pertsonak bereizteko balio du. Eskerrik asko.